Euskadiko bioosasunaren enpresa-sektoreak 8.000 profesionali baino gehiagori ematen die lana

Pandemiaren urtean, bioosasunaren sektorea izugarri nabarmendu da. Baita Euskadin ere. Sektoreko 200 bat euskal enpresen enplegua eta fakturazioa % 5 inguru handitu da, aurreko bi ekitaldietan izandako ia bilakaera bera. Basque Health Cluster-ek enpresa horietako ehun inguru biltzen ditu, eta, haren aurreikuspenen arabera, sektorea % 50 haziko da 5 urtean, eta euskal BPGd-ren % 3ra iritsiko. Horretarako, “tokiko…

Agile System, Bilboko Cardiva enpresaren logistika soluzio integralak, errekonozimendua jaso du bere originaltasun teknologikoa dela eta

Agile System, Bilboko Cardiva enpresaren ospitaleei zuzendutako logistika soluzio integrala, finalista izan da originaltasun teknologikoaren kategorian Mediforum Taldearen 5. SaluDigital Sarietan. Errekonozimendu honek bultzada eman dio enpresak garatutako irrati-maiztasun bidezko identifikazio teknologiari, ospitaleei inbentarioaren denbora errealeko kontrola izatea ahalbidetzen diena osasun arloko profesionalen esku hartzerik gabe. Sarien entrega Madrilen egin da, autonomia erkidego horretako Osasun…

Basque Health Cluster erakundeak lehen José Miguel Azkoitia saria antolatu du

Basque Health Cluster-ak José Miguel Azkoitia saria sortu du Euskadiko Bio-Osasun sektorea aktibatzeko gehien ahalegindu zen eragileetako bat izan zenaren oroipenean   Sariaren helburua Helburua da Euskadiko Biozientzien eta Osasunaren sektorea sustatzeko diharduten eta Basque Health Cluster-aren edo sektorearen garapenean inpaktu positiboa izan duten pertsona edo erakundeak saritzea. Osasunaren Euskal Klusterrak bi urtean behin emango du…

Laborlan programak finantziatutako %100eko 3 hilabeteko kontratazioa

DEMA Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzian Laborlan II programa jarri dugu abian Euskal Autonomia Erkidegoko Osasunerako Zientzia eta Teknologiako Enpresen Klusterrarekin (Basque Health Cluster) lankidetzan eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren finantzazioarekin. Enplegu-prestakuntzako programa misto bat da langabezian dauden pertsonentzat.   Zer bilatzen dugu? Bizkaiko biomedikuntza sektoreko enpresak bilatzen ditugu,…

Hemen da Garaia Open Innovationen 2. Edizioa

Garaia Open Innovationen 2. Edizioa Arrasateko Garaia Parke Teknologikoaren ekimena da, ISEA S.COOP.en lankidetzarekin antolatua.   Garaia Open Innovation Berrikuntza Irekiko esperientzia aitzindaria bat da, helburutzat duena negozio aukera berriak sortzea, dibertsifikatzea eta euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea, Lankidetzazko Berrikuntzaren bidez.   Ekimenaren asmoa da euskal enpresen premiei berariaz erantzungo dieten eta epe laburrean merkatura iritsiko…

Abangoardiako teknologia farmazeutikoa “made in Euskadi” kosmetikan

Sibari Republic marka Gasteizen jaio zen, i+Med konpainiaren baitan. Sortu zirenetik bi urte igaro direnean, dagoeneko bost produktu merkaturatu dituzte aurpegiaren zaintzarako, i+Med konpainiak primeran ezagutzen duen azido hialuronikoa oinarri hartuta. i+Med enpresa erabilera biomedikorako nanohidrogeletan espezializatuta dago. Adituak dira osagai aktiboen askapen kontrolatuan; euren osasun produktuetarako azido hialuronikoarekin lan egiten dute eta medikuntzaren hainbat…

BIOLANek test serologiko azkarra merkaturatu du COVID-19aren aurkako antigorputzak detektatzeko, industria-ekoizpenerako ahalmena bermatuz

Zamudion kokatutako eta Basque Health Clusterreko bazkidea de Biolanek inbertsio handia egin du ekipamentuan garatutako produktu berria eskalatu ahal izateko. Biolanek urtarrilaz geroztik produktu berri bat garatu eta balioztatu du,%96 sentikortasun eta %93 espezifikotasun emaitza bikainekin eta merkaturatzeko behar diren eskakizun guztiekin, hala nola, CE markaren ziurtagiria, Espainiako Medikamentu eta Osasun Produktuaren Agentziaren (AEMPS) fabrikazio- eta…

Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa Txiki eta Ertainentzako 68 laguntza-programa, 430 milioi euroko aurrekontuarekin

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2021eko laguntza-plana aurkeztu du. Plan horrek 68 laguntza-programa biltzen ditu eta 433 milioi euroko aurrekontua du. Laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen jasangarriari. Otsailaren 24an, 25ean eta 26an egingo diren informazio-jardunaldi telematikoetan ezagutu…

Histocell eta Cardiva erakundeek akordio bat sinatu dute Reoxcare produktua herrialde osoan banatzeko

Histocell euskal enpresa biofarmazeutikoak eta Cardiva taldeak, biak ere Basque Health Cluster-en bazkideak, indarrak batu dituzte zauriak sendatzeko Reoxcare osasun produktu berritzailea Espainia osoko osasun sisteman sartzeko. Medikuntza erregeneratiboan espezializatuta dagoen Histocell euskal enpresa biofarmazeutikoak Reoxcare produktua garatu du eta fabrikatzen du. Osagai naturalekin egindako tratamendu antioxidatzaile honek zauri kronikoak sendatzen ditu, oxidazio estresa ikertzen…

Gotzone Sagardui sailburuak Basque Health Clusterrekin batzen da

Basque Health Cluster jaso du Gotzone Sagardui sailburuak Urtarrilaren 14an Basque Health Cluster Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin bildu zen. Osasun klusterraren ordezkariak Mikel Alvarez presidentea, Julio Font presidenteordea eta Asier Albizu idazkari/diruzaina izan ziren, Basque Health Clusterreko zuzendari María Pascual de Zulueta lagun zutela. Lan-bileran gure sektoreko enpresen garapenerako faktore kritikoak jorratu ziren, hala nola…