Agile System, Bilboko Cardiva enpresaren ospitaleei zuzendutako logistika soluzio integrala, finalista izan da originaltasun teknologikoaren kategorian Mediforum Taldearen 5. SaluDigital Sarietan. Errekonozimendu honek bultzada eman dio enpresak garatutako irrati-maiztasun bidezko identifikazio teknologiari, ospitaleei inbentarioaren denbora errealeko kontrola izatea ahalbidetzen diena osasun arloko profesionalen esku hartzerik gabe.
Sarien entrega Madrilen egin da, autonomia erkidego horretako Osasun sailburua den Enrique Ruiz Escudero presidente izan duen ekitaldi batean. Cardiva enpresaren izenean aipamena jaso du Unai Atristainek, Klinika sailaren zuzendariak, eta azpimarratu egin du Agile System ospitaleetan ezartzea “prozesuak berrikusteko eta kudeaketan aurrerapausoak emateko aukera dela, izan ere, ezarpen horrekin, produktua hornitzeaz gain, kontsumo errealak automatikoki identifika daitezke hauen erabileraren inguruko informazio xehatuarekin”.
Zehazki, Agile etiketak, irrati-maiztasun bidezko identifikazio teknologiarekin (RFID), ahalbidetu egiten du Cardiva enpresak merkaturatzen duen erabilera bakarreko gailu mediko bakoitzaren erreferentzia, EAN kodea, lotea, iraungitze data eta seriearen kode bakarra ezagutzea, modu horretan produktuaren trazabilitatea bermatuta. Sarean automatikoki sinkronizatzen den informazio horri esker kontsultatu egin daitezke, INTagileservice softwarearen bitartez, kontsumoa eta kostua, honela izakinen monitorizazio zehatz eta gardena lortuta eta erosketaren eta birjartze automatikoaren kudeaketa efizientea ahalbidetuta.
Unai Atristainek honakoa esan du sistemari buruz: “aurreztea dakar denboretan eta prozesuetan, aldi berean karbono aztarna murrizteaz gain, izan ere, tokiko fabrikazio eta soluzio logistikoa izanda, jarduera hauekin lotutako berotegi efektuko gasen inpaktua murrizten da”.
Orain arte antolatutako bost edizioekin SaluDigital Sariek nabarmendu egin dituzte osasun teknologiari esker pertsonen osasuna eta bizitza hobetzen laguntzen duten ekimenak. Ekitaldiaren amaieran, Madrileko Autonomia Erkidegoko Osasun sailburuak defendatu du “ezinbestekoa dela balio teknologikoa sortzen jarraitzea osasuna bultzatzeko, hori baita etorkizuneko eraldaketaren eta aurrerapenaren oinarri nagusia”.
Informazio gehiago eta Agile System soluzioari buruzko bideoa, esteka honetan.
Cardiva enpresari buruz
Cardiva produktu medikoen sorta zabala fabrikatu eta mundu osoan merkaturatzen duen Espainiako enpresa bat da. Berrikuntza, osasun arloko profesionalekin izandako lankidetzaren bitartez, gure lehentasuna izan da 30 urtetan zehar, pazienteen bizi kalitatea hobetzeko eta osasun sistemen jasangarritasuna ahalbidetzeko helburuekin. Informazio gehiago hemen: https://www.cardiva.com/.