
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2021eko laguntza-plana aurkeztu du. Plan horrek 68 laguntza-programa biltzen ditu eta 433 milioi euroko aurrekontua du. Laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen jasangarriari.
Otsailaren 24an, 25ean eta 26an egingo diren informazio-jardunaldi telematikoetan ezagutu ahal izango dituzte enpresek programa bakoitzaren xehetasunak.
Informazio-jardunaldiak
Otsailak 24
10:30h I+G+b, DIgitalizazioa eta Ekintzailetza
Otsailak 25
10:30h Garapen industriala, Nazioartekotzea, Energia eta Ingurumena
Otsailak 26
10:30h Lehen Sektorea, Elikagai Industria eta Bioekonomia