Eguzkitako kremek itsa ekosisteman duten eragina aztertzen ari da Gaiker

Ikerketak datuak emango ditu eta ingurumena errespetatzen duten eguzki-babesak garatzea ahalbidetuko duten alternatibak proposatuko ditu. Basque Research & Technology Alliance (BRTA) erakundeko kide den GAIKER zentro teknologikoak eguzkitako kremek itsas ekosistemako organismoentzat duten toxikotasuna aztertzen du. Ikerketa hau ADP Cosmeticsekin lankidetzan egiten da — eguzki-iragazki mineral berritzaileak garatzen dituen enpresa —, eta ingurumenerako kaltegarriak ez…

Dagoeneko posible da COVID-19aren diagnostikoa Km 0-ko antigeno test batekin

BIOLAN HEALTH euskal enpresa COVID-19-a detektatzeko autodiagnostikorako antigeno-test azkarra saltzen hasi da farmazietan, hain espero zen baimena lortu ondoren Urtebete da Zamudion (Bizkaia) dagoen euskal ETEak COVID-a detektatzeko antigeno-testak merkaturatzen dituela, eta duela pare bat egun farmazietan merkaturatu ahal izan ditu autodiagnostikorako antigeno-testak. Orain arte, BIOLAN HEALTH-ek enpresa pribatuei edo erakunde sozio-sanitarioei zuzendutako erabilera profesionaleko…

Cyber Surgeryren laguntzaile robotikoak AEMPSren onespena lortzeko azken proba aurreklinikoak amaitu ditu

Cyber Surgery startup gipuzkoarrak, zirujaua bizkarrezurreko ebakuntzetan gidatzeko laguntzaile robotikoaren sortzaileak, hilotzetan egindako azken proba  preklinikoak burutu ditu. Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren (AEMPS) onespena lortzeko egin beharreko azken urratsa da, saiakuntza horiek benetako pazienteekin burutu ahal izateko. Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzia (AEMPS), Osasun Ministerioari atxikita dagoena, sendagaien eta osasun-produktuen segurtasuna, eraginkortasuna…

Klusterrak 95 bazkiderekin itxiko du 2022ko lehen lauhilekoa

Otsaileko batzarraren 3 sarrera berrien ondoren, apirileko azken batzarrean 3 bazkide berri sartu ziren klusterrean. Horrela, klusterrak lehen lauhilekoa 95 bazkiderekin itxiko luke. Hiru atxikimendu berriei esker, hobeto irudikatuko dugu euskal sektore bio-sanitarioko enpresen aniztasuna. Kaukak eta VRPharmak etorkizuneko joerak erakusten dizkigute, eta errealitate birtual eraginkor baten aldeko apustua egiten dute pazienteen ikaskuntzarako eta tratamendurako.…

Lourdes Verdes-Montenegro zientzialari eta ikertzaileak, behaketa irrati-astronomikoetan espezialistak, irabazi du Deustuko Unibertsitateko Ada Byron saria

Lourdes Verdes-Montenegro granadarrak irabazi du Emakume Teknologoarentzako AdaByron sariaren bederatzigarren edizioa, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak antolatua. AdaByron saria, gazteen kategorian, Julia GuiomarNiso kataluniarrak irabazi du. Sariak Microsoft du urrezko babesle, eta harekin batera, ondoan ditu Bizkaiko Foru Aldundia, Danobatgroup eta Emakunde. Bestalde, laguntzaile ditu Innobasque eta Basque HealthCluster. Sari banaketa patzo izan zen, Deustuko Unibertsitatearen…

Mikrobioen aurkako sendagai eraginkor berriak bakterio multierresistenteen aurrean

GAIKERek parte hartzen duen RESIST proiektuan nanopartikuletan oinarritutako sendagai berriak garatuko dira, bakterio multierresistenteek sortutako infekzioei aurre egiteko. Gaur egun, antimikrobianoekiko erresistentzia (RAM) edo mikroorganismo batek mikrobioen aurkako agente baten ekintzari ez erantzuteko duen gaitasuna arazo larria da, eta osasun publikoak aurre egin behar dio mundu mailan. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adierazi du RAM dela…

BHCren lan-poltsa berriak 5 hilabete bete ditu

Basque Health Klusterraren jarduera ildo nagusietako bat talentua erakartzea eta prestatzea da. Horren erakusgarri da aurten antolatu dugun erregulazioko adituaren ikastaroa edo Novia Salcedorekin batera kontrataziorako laguntzei buruz antolatu dugun webinarra. Webguneak iaz izan zuen berritzearen ondoren, aurten lan-poltsarena zen. Horretarako, otsailean estreinatutako atal berriak bazkideen lan-eskaintzak ditu. Beren profila egungo lan-eskaintzetan sartzen ez den…

Abiatu da “SINPAIN” ikerketa-proiektu iraultzailea: Belauneko osteoartritisaren aurkako hurrengo belaunaldiko terapia aurreratu bat garatzen

Osteoartritisa desgaitasun fisikoaren kausa nagusietako bat da, eta kasuak areagotzen ari dira. Gaur egun, munduko biztanleriaren ehuneko zazpiri eragiten die. Pazienteen ohiko sintomak min kronikoa, zurruntasuna, sentiberatasuna eta malgutasun mugatua izaten dira. Orain arteko ikerketen arabera, ez dago sendagai espezifikorik osteoartritisari aurre egiteko, eta larritasun-maila desberdina da pazientearen arabera. Osteoartritisarekin lotutako karga sozialaz eta sufrimenduaz…

Polepharma-GIPSO eta Basque Health Cluster klusterrak ituna sinatu dute industria farmazeutiko eta biofarmazeutikoaren sektorearen mugaz haraindiko lankidetza sustatzeko

Industria farmazeutiko eta biofarmazeutikoko sektorearen mugaz haraindiko lankidetzaren aldeko hurbilketa estrategikoa.   2013az geroztik bazkide diren —Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako (RNAEN) Bioosasuneko Industrien Topaketak antolatzeko esparruan bereziki— Polepharma-GIPSO Frantziako industria klusterrak eta Basque Health Cluster-ak euren arteko konpromisoa hitzartu zuten maiatzaren 12an, osteguna, Euroeskualdearen (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa) instalazioetan, Hendaian. Era horretara, Mikel…

Farmazia-sektorearen eta produktu sanitarioen sektorearen industria-trantsiziorako proiektu estrategikoetarako diru-laguntzak

Atzo ireki zen farmazia-sektorearen eta produktu sanitarioen sektorearen industria-trantsiziorako proiektu estrategikoetarako diru-laguntzak eskatzeko epea, ABANGUARDIAKO OSASUN PERTEaren pean, 2022. urteko Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak bi laguntza-ildo hauei buruzko informazio-jardunaldia antolatu zuen apirilaren 22an: I+G+b proiektuetarako laguntzen lerroa, 4.0 industria konektatuaren eremuan (Finantziaketa_Aktiboa) Manufaktura-industriaren arloko berrikuntza- eta iraunkortasun-planetarako laguntzen…