DEMA Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzian Laborlan II programa jarri dugu abian Euskal Autonomia Erkidegoko Osasunerako Zientzia eta Teknologiako Enpresen Klusterrarekin (Basque Health Cluster) lankidetzan eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren finantzazioarekin. Enplegu-prestakuntzako programa misto bat da langabezian dauden pertsonentzat.
Zer bilatzen dugu?
Bizkaiko biomedikuntza sektoreko enpresak bilatzen ditugu, duten esperientzia profesionala eskaintzeko sektoreko enpresetan lan egiteko aurretik trebatu eta gaitu izan diren pertsonentzat.
Zer eskaintzen dugu?
Sektorearen beharretara egokitutako profil kualifikatuak eskaintzen ditugu:
- bioosasun proiektuko 15 teknikari.
Nola izango da lankidetza?
Parte hartzen duten enpresek lan-esperientzia eskainiko diete bioosasun proiektuko teknikari posturako trebatutako pertsonei, kontratuaren indarraldian tutore bat alboan dutela. Programak zuzkidura ekonomiko bat du, eta soldaten kostu gehiena horrekin estaltzen da.
Nolakoak izango dira kontratua, iraupena eta epeak?
Enpresa bakoitzak parte hartzaile bat hartu ahalko du guztira eratzen diren 15 plazen artetik. Edonola ere, 15 plazak betetzeko ez bada nahiko enpresarik aurkezten, gainditu ahalko da enpresako ezarritako kontratu bana hori, 15 plazak bete arte.
Lan-esperientzia bioosasun proiektuko teknikari gisa lanaldi osoko aldi baterako lan-kontratu baten bidez gauzatuko da, gehienez 3 hilabete arte.
Kontratuak iraungo du 2021/10/31ra arte, gehienez.
Kontrataziorako laguntza ekonomikoa: 8.152 €raino/lanpostuko.
Zer baldintza bete behar dituzte enpresek?
- Bizkaian egon behar dute.
- Biomedikuntza sektorekoak izan behar dira.
- Parte hartzeko eskabideak jasotzeko epea 2021eko ekainaren 30era arte izango da.
Interesatzen zaizu?
Informazio gehiagorako, kontsultatu zalantza barik gure web-a: www.dema.eus, edo dei iezaguzu zuzenean 94 418 90 55 telefonora.