Basque Health Cluster biozientzien eta osasunaren sektoreko elkartea da. Gure helburu nagusia da enpresa bazkideen interesak koordinatzea, ordezkatzea, kudeatzea, sustatzea eta defendatzea.

Ikuspegia

Testuinguru honetan, Basque Health Cluster elkartea sendotu egingo da bikaintasunaren kluster bihurtu arte, Euskal Autonomia Erkidegoko biozientzien eta osasunaren sektorea eta haren nazioarteko posizionamendua ordezkatu eta modu efiziente eta jasangarrian sustatzeko.

Xedea

Bazkide diren enpresen garapenean, hazkuntzan eta nazioartekotzean laguntzea balio diferentzialeko proposamen baten bidez: lehiakortasunaren hobekuntza sustatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko biozientzien eta osasunaren arloko eragileen arteko lankidetza dinamikoa bultzatuz eta beste sektore batzuekiko elkarreragina erraztuz.

Jarduera ildo nagusiak

Berrikuntza teknologikoak

  • Lankidetza proiektuak dinamizatzea (erronken identifikazioa eta osagarritasunak).
  • Klusterren arteko lankidetza sustatu eta bultzatzea (EAE, estatu eta nazioarteko mailan).
  • Zaintza estrategikoa eta teknologikoa sustatzea.

Sektorearen hazkuntza eta dinamizazioa

  • Ezagura eta klusterreko bazkide diren erakundeen arteko harremana bultzatzea.
  • Euskal Osasun Sistemarekiko eta EAEko I+G azpiegiturekiko konexioa sustatzea.

Balio proposamena eta klusterraren ikusgarritasuna

  • Balio proposamena sendotzea -zerbitzu berrien definizioa.
  • Bazkide berriak erakartzea.
  • Klusterraren posizionamendua eta ikusgarritasuna.
  • Sektorearen ordezkaritza eta elkarrizketa eta administrazio publikoarekin lerrokatzea.

Inbertsioak eta finantzaketa espezializatua

  • Finantzaketa aukerak antzeman eta ezagutzera ematea.
  • Finantzaketa publiko-pribatuko tresna berrien egokitzapena eta garapena.

Nazioartekotzea

  • Enpresak nazioartekotzeko laguntza.
  • Elkartearen nazioarteko alderdiaren sustapena.

Talentua erakartzea eta garatzea

  • Etengabeko prestakuntza eta bazkideen kudeaketa gaitasunen hobekuntza.
  • Enplegu beharren eta profil profesionalen identifikazioa.
  • BHCko enpresetara talentua erakatzeko laguntza.

Zein da gure balio diferentzialeko proposamena?

Gure helburu nagusia pertsonen osasunean eta ongizatean laguntzea izanda, Garapen Jasangarriaren Helburuekin (gaztelaniaz) konpromisoa hartu dugu.

Historia

Estrategia BioBasque

Eusko Jaurlaritzak 2000. urtean euskal ekonomiari bultzada sendoa emateko erabakia hartu zuen, gero eta aldakorragoa eta lehiakorragoa den mundu batera egokitzeko, ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako sektore estrategiko berrien aldeko apustu estrategikoa eginez. Gogoeta horren ondorioz, 2002. urtean, biozientzien garapenerako espresuki diseinatutako Espainiako lehenengo estrategia sortu zen: BioBasque Estrategia 2010.

Basque Biocluster

2010eko urriaren 17an eratu zen, “Basque Biocluster” izenarekin, 14 enpresa fundatzaile hauekin:

  • AJL OPHTALMIC
  • BIOFTALMIK
  • BIOLAN MICROBIOSENSORES
  • BIOTECHNOLOGY INSTITUTE (BTI)
  • DOMINION PHARMAKINE
  • HISTOCELL
  • IDOKI SCF TECHNOLOGIES
  • INKOA SISTEMAS
  • INNOVATIVE TECHNOLOGIES IN BIOLOGICAL SYSTEMS (INNOPROT)
  • LABORATORIUM SANITATIS (LABSAN)
  • LABORATORIOS BROMATOLOGICOS ARABA
  • NORAY BIOINFORMATICS
  • ONE WAY LIVER GENOMICS (OWL GENOMICS)
  • PROGENIKA BIOPHARMA

Basque Health Cluster

Hainbat urte beranduago, sektoreko merkatuaren inguruko hausnarketa estrategikoaren ildotik eta ikusita osasuna zela bazkideen jarduera arlo nagusia, Zuzendaritza Batzordeak klusterraren ekintza eremua zabaltzea erabaki zuen. Honela, 2017ko urtarrilean Basque Health Cluster bilakatu zen. Momentu horretan sartu ziren osasun-prestazioak, gailu medikoak eta osasun digitala klusterraren baitara.

Hamargarren urteurrena SARS-CoV-2 pandemian zehar: 10 urte bete ditugu

2020an gertatutako pandemian, ekoizpen-gaitasuna duen sektore biosanitario bat izatearen garrantzia azpimarratu zen. Krisi pandemikoak agerian uzten du bio-osasunaren sektorean funtsezko elementu gisa inbertitzeko beharra. Klusterrak krisiari aurre egin zion informazioa, koordinazioa eta bitartekaritza eskainita premiazko erantzunak azkartzeko, enpresa eta erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan. Klusterra, bere hamargarren urteurrenean, Euskal Autonomia Erkidegoko bio-osasun ekosistemaren ardatz nagusia da eta gero eta bazkide gehiago ditu.

Gobernu-organoak

Zuzendaritza komitea

null

Asier Albizu

Presidentea

Biolan Health S. L.

null

Julio Font

Presidenteordea

Histocell S. L.

null

María Eugenia Puertas

Diruzaina

Oiarso S. Coop.

null

Arantza Muriana

Idazkaria

BioPhenix S.L.

Klusterreko zuzendaritza

null

Idoia Muñoz Lizán

Basque Health Cluster

Zuzendaritza batzordea klusterraren organo betearazlea da

Azucena Castro

Azucena Castro

Basque Trade & Investment
Maria Angeles Ibarrondo

María Ángeles Ibarrondo

Bioef
Asier Albizu

Asier Albizu

Biolan Health S. L.
Arantza Muriana

Arantza Muriana

BioPhenix (Biobide)
Jorge Presa

Jorge Presa

Cyber-Surgery
Gonzalo Hernández

Gonzalo Hernández

Faes Farma
Juantxu

Juantxu Martín

Gogoa
Julio Font

Julio Font

Histocell
Clarisa Salado Pogonza_190603_BIOPhilly_Thu_1-46 PM 4

Clarisa Salado

Innoprot
Juan Basterra

Juan Basterra

Mikrobiomik
Gaizka Garjales

Gaizka Grajales

Mizar
MªEugenia Puertas

María Eugenia Puertas

Oiaso S. Coop
TTIP Gipuzkoa 101

Pedro Esnaola

Oncomatryx
Joseba Vidorreta

Joseba Vidorreta

QuirónSalud
Foto Iñigo Roxall - copia

Iñigo Pagoaga

Roxall
Vicomtech

Iván Macía

Vicomtech
Gurutz Linazaso

Gurutz Linazasoro

VIVEbiotech

Elkartearen organo nagusia Batzar Nagusia da, horretarako deitutako bilerara bertaratzen diren bazkide guztiek osatua.

Laguntzaileak