Basque Health Cluster jaso du Gotzone Sagardui sailburuak
Urtarrilaren 14an Basque Health Cluster Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin bildu zen. Osasun klusterraren ordezkariak Mikel Alvarez presidentea, Julio Font presidenteordea eta Asier Albizu idazkari/diruzaina izan ziren, Basque Health Clusterreko zuzendari María Pascual de Zulueta lagun zutela.
Lan-bileran gure sektoreko enpresen garapenerako faktore kritikoak jorratu ziren, hala nola Euskal Osasun Publikoaren Sistemarekiko harremanak. Klusterretik sailburuari jakinarazten diogu oso garrantzitsua dela bi aldeen arteko lankidetza, baita sektoreko enpresek lankidetza horiek ezartzeko dituzten zailtasun burokratikoak ere. Bio-Osasuna sektorearen lehiakortasunaren alde aurrera egiteko, batzorde mistoak antolatzea proposatu zen.
Bilera aprobetxatuz, Osasun Saila Basque Health Clusterreko partaide aktibo izatera gonbidatzen dugu.