Zergatik?

Klusterrean modu aktiboan lan egiten dugulako gure bazkideak funtsezko alderdietan bultzatzeko, hala nola, berrikuntzarako lankidetzan, nazioartekotzean, talentua sortuz eta erakartuz eta finantzaketa bilatzen.

Horretarako, nazioarteko azoketan parte hartzen dugu gure bazkideekin batera, inbertsio foroak garatzen ditugu, jardunaldi tematikoak eta ikastaro espezializatuak antolatzen ditugu eta B2B harremanak ahalbidetzen ditugu.

Eta hori guztia administrazio publikoen eskutik egiten dugu, nazioarteko eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste kluster batzuekin batera eta gure eginkizuna eta ikuspegia lortzen laguntzen diguten erakunde publiko zein pribatuekin.

Nor?

Biozientzien eta osasunaren arloko jarduera duen erakunde publiko edo pribatu oro izan daiteke klusterreko bazkide.

Bi bazkide mota daude: enpresak eskubide osoko bazkideak dira; b Unibertsitateak, zentro teknologikoak, ikerketa zentroak, etab. azkide laguntzaileak dira

 

Nola?

Bazkide hautagaiak, bere barne prozedurari jarraituta, Euskal Osasun Kluster Elkarteko bazkide izateko eskaera akordio formala onartu beharko du.

Horrez gain, elkartearen organo sozialetan bazkidea ordezkatuko duen pertsona fisikoa hautatu beharko da. Eskaera Zuzendaritza Batzordearen hurrengo bileraren gai zerrendan sartuko da. Onarpen erabakia batzordearen gehiengo osoz hartu beharko da.

 

Informazio gehiago nahi baduzu eta eskaera inprimakiak eskuratu nahi badituzu, idatzi info@basquehealthcluster.org helbidera eta, nahi izanez gero, estatutuak irakur ditzakezu hemen (gaztelaniaz).

    Inprimaki honen bitartez eska ditzakezu Euskal Osasun Kluster Elkartearekin bat egiteko beharrezko dokumentuak.

    Izena*

    Abizenak*

    Helbide elektronikoak*

    Telefonoa

    Zein tratamendu nahiago duzu?

    Idatzi nolako tratamendua nahiago duzun:

    Ulergarria da informazio hori eman nahi ez izatea. Hala ere, klusterrean mundu osoko mezuak jasotzen ditugunez, akatsak saihestu nahi ditugu eta ez dugu inor mindu nahi ondorio okerrak aterata.

    Mesedez, adierazi zure jatorrizko erakundea eta erakunde horrek gauzatzen duen jarduera bazkidetza prozesuari buruzko aholkularitza egokia jasotzeko.*


    Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

    Arduraduna

    EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEA

    Xedea

    Kontsultak eta/edo eskaerak izapidetzea.

    Eskubideak

    Datuak atzitzea, zuzentzea eta ezabatzea, informazio gehigarrian azaltzen diren gainerako eskubideekin batera.

    Informazio gehigarria

    Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta xehatua aurkituko duzu gure webgunean, Pribatutasun politika atalean.

    Baldintzak irakurri eta onartzen ditut