Azken eguneraketa: 2021eko maiatzaren 11n
Webgunearen jabearen datuak:
SOZIETATEAREN IZENA | EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEA |
IFZ | G95585055 |
POSTA HELBIDEA | ASTONDO BIDEA Z.G., 612 ERAIKINA, PARKE TEKNOLOGIKOA 48160, DERIO (BIZKAIA) |
HELBIDE ELEKTRONIKOA | info@basquehealthcluster.org |
TELEFONOAK | 946 427 728 |
ELKARTEEN ERREGISTROA | ………………………… |
XEDE NAGUSIA | Osasunaren sektorera eta nekazaritza eta elikaduraren sektorera aplikatutako bioteknologia. |
Datuen babes
Datu pertsonalen babeserako indarrean dagoen araudi aplikagarriaren arabera, jakinarazten dizugu zure datuak EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAREN (IFZ: G95585055; egoitza soziala: ASTONDO BIDEA Z.G., 612. ERAIKINA, PARKE TEKNOLOGIKOA 48160, DERIO, BIZKAIA) titulartasunekoa den tratamendu sisteman sartuko direla. Jarraian adierazi dira datuen tratamendu bakoitzaren xedeak, biltegiratze epeak eta oinarri legitimatzaileak. Hala eskatzen duten tratamenduen kasuan, jakinarazten da ere profilak prestatzea eta erabaki automatizatuak hartzea gerta litekeela, eta EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAK aurreikusita dituen lagapen eta nazioarteko transferentzia posibleen berri ematen da ere:
Webgunearen kudeaketa |
Xedea: webgunearen funtzionalitaterako beharrezko datuen tratamendua eta kudeaketa. Biltegiratze epea: emandako baimenak iraun bitartean. Oinarri legitimoa: interesdunaren baimena. Datuen tipologia: identifikazio datuak soilik. Lagapenak: ez dira aurreikusi. Nazioarteko transferentziak: ez dira aurreikusi. Profilen prestaketa: ez da aurreikusi. |
Web inprimakia |
Xedea: kontsulta eta/edo eskaerei erantzutea. Biltegiratze epea: emandako baimenak iraun bitartean. Oinarri legitimoa: interesdunaren baimena. Datuen tipologia: identifikazio datuak soilik. Lagapenak: batere ez. Nazioarteko transferentziak: ez dira aurreikusi. Profilen prestaketa: ez da aurreikusi. |
Araudia betetzearen kudeaketa | Xedea: erakundeak bete beharreko araudiaren betetzetik eratortzen diren betebehar eta obligazioak kudeatu eta izapidetzea.
Biltegiratze epea: dokumentuen kopiak biltegiratuko dira erantzukizun posibleak erreklamatzeko epea iraungi arte. Oinarri legitimoa: legea betetzea. Datuen tipologia: identifikazio datuak soilik. Lagapenak: datuak jakinarazi egingo zaizkio, beharrezkoa denean, organo eta/edo administrazio publiko eskudunei, araudi aplikagarrian xedatutako obligazioak betetzeko xedearekin. Horrez gain, jakinarazten da lagapenaren oinarri legitimatzailea dela araudi aplikagarrian xedatutako obligazioak betetzea. Nazioarteko transferentziak: ez dira aurreikusi. Profilen prestaketa: ez da aurreikusi. |
Merkataritza ekintzak | Xedea: datuak atzitzea, erregistratzea eta tratatzea, gure produktu eta/edo zerbitzuen publizitate eta merkataritza prospekzio helburuetarako. Biltegiratze epea: emandako baimenak iraun bitartean. Oinarri legitimoa: interesdunaren baimena. Datuen tipologia: identifikazio datuak soilik. Lagapenak: batere ez. Nazioarteko transferentziak: ez dira aurreikusi. Profilen prestaketa: ez da aurreikusi. |
Newsletterrak | Xedea: datuak jaso, erregistratu eta tratatzea, marketin helburuetarako, egindako harpidetzari dagokion Newsletterra bidali ahal izateko. Biltegiratze epea: emandako baimena indarrean dagoen bitartean. Oinarri legitimoa: interesdunaren baimena. Datuen tipologia: identifikazio datuak soilik. Lagapenak: batere ez. Nazioarteko transferentziak: ez dira aurreikusi. Profilen prestaketa: ez da aurreikusi. |
Enplegu poltsaren kudeaketa | Xedea: hautagaien datuen erregistroa eta tratamendua, erakunde laguntzaileetan libre dauden lanpostuetarako eta enplegu poltsa kudeatzeko langileak hautatzeko xedearekin. Biltegiratze epea: emandako baimena indarrean dagoen bitartean. Oinarri legitimoa: interesdunaren baimena. Datuen tipologia: identifikazio datuak soilik. Lagapenak: beharrezkoa balitz, zure datuak erakunde laguntzaileei jakinaraziko zaizkie enplegu poltsa kudeatzeko eta enpresa laguntzaileari hautagaitza helarazteko xedeekin. Horrez gain, jakinarazten da lagapenaren oinarri legitimatzailea zure baimena dela. Nazioarteko transferentziak: ez dira aurreikusi. Profilen prestaketa: ez da aurreikusi. |
Era berean, jakinarazten dizugu Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jartzeko aukera duzula dpd.cliente@conversia.es helbidera idatzita edo 902 877 192 telefonora deituta.
Interesdunen eskubideak
EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAK erabiltzaileei jakinarazten die euren datu pertsonalen sarbide, zuzenketa, mugaketa, ezabaketa, eramangarritasun eta tratamenduaren aurkaratze eskubideak baliatu ahalko dituztela Tratamenduaren Arduradunaren aurrean, emandako baimena atzera botatzeko eskubidearekin batera.
- Sarbide eskubidea: erabiltzaileak duen bere datu pertsonal zehatzei eta horiei emandako tratamenduari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea da, bai eta datu horien jatorriari buruzko informazioa eta egindako edo aurreikusitako datu komunikazioei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea ere.
- Zuzenketa eskubidea: interesdunak duen datu oker edo osatugabeak aldatzeko eskubidea da. Eskubide hau baliatu ahalko da soilik APParen kontrolpean dagoen informazioari dagokionez, esaterako, webgunean bertan argitaratutako iruzkinak ezabatzeko edo erabiltzailearen datu pertsonalak ageri dituzten irudi edo edukiak ezabatzeko.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea: tratamenduaren arduradunak jatorrian aurreikusitako tratamenduaren xedeak mugatzeko eskubidea da.
- Ezabaketa eskubidea: erabiltzailearen datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea da, betiere RGPD erregelamenduan edo aplikagarriak diren bestelako araudietan aurreikusitakoa kaltetu gabe datuak biltegiratzeko derrigortasuna ezartzen badute, bertan adierazitako moduan eta denboran zehar.
- Eramangarritasun eskubidea: erabiltzaileak emandako datu pertsonalak erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean jasotzeko eta beste arduradun bati helarazteko eskubidea.
- Aurkaratze eskubidea: erabiltzaileak duen bere datu pertsonalen tratamendua egin ez dadin edo EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAREN aldetiko tratamendua eten dadin eskatzeko eskubidea.
Gorago adierazitako eskubideetako edozein baliatu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:
- Idazki bat helaraztea posta helbide honetara: ASTONDO BIDEA Z.G., 612. ERAIKINA, PARKE TEKNOLOGIKOA 48160, DERIO, (BIZKAIA) (EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEARI zuzendua); edo helbide elektroniko honetara: info@basquehealthcluster.org.
- Eskubidea baliatzea eskatzen duen datuen titularrak helarazitako idazkiak legez eskatutako elementu hauek barne izan beharko ditu:
- Interesdunaren izen-abizenak eta NAN/AIZren kopia edo beste edozein nortasun agiriren kopia. Ordezkaritza onartzen den ezohiko kasuetan, ordezkariaren identifikazio datuak eta nortasun agiriaren kopia aurkeztu beharko dira ere, ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuarekin batera. NANaren fotokopia ordezkatu ahalko da, betiere nortasuna egiaztatzen bada, zuzenbidean onartutako beste edozein bitartekorekin.
- Egin nahi den eskaera zehatza. (Eskuratu nahi den informazioa eskatzeko baliatzen den izaera). Fitxategi zehatz baten inguruko eskaera ez bada, zure datu pertsonalak ageri dituen informazio guztia helaraziko zaizu. Fitxategi zehatz bateko informazioa eskatzen bada, fitxategi horretako informazioa bakarrik helaraziko da. Ez da inolaz ere helaraziko hirugarren bati buruzko informazioa, berariaz eskatu bada ere. Eskaera telefono bidez egin bada, eskatzaileari adieraziko zaio idatziz egin dezala eta hori egiteko modua eta helbideak jakinaraziko zaizkio. Informazioa ez da inolaz ere telefonoz emango.
- Jakinarazpen helburuetarako helbidea.
- Data eta eskatzailearen sinadura.
- Egindako eskaera egiaztatzen duten dokumentuak.
- Interesdunak bidalketa eta eskaeraren jasotzea egiaztatzea ahalbidetzen duen edozein bitarteko erabili beharko du.
Azkenik, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzula, datuen babeserako araudi aplikagarria urratzen duen egintza bat ezagutzeko edo susmatzeko kasuan.
EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAK beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolaketa neurriak hartzeko konpromisoa hartzen du, egindako eta erabilera baldintzen atalean adierazitako tratamenduen araberako arrisku maila kontuan hartuta, hartara datuen osotasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna bermatuta.