Sibari Republic marka Gasteizen jaio zen, i+Med konpainiaren baitan. Sortu zirenetik bi urte igaro direnean, dagoeneko bost produktu merkaturatu dituzte aurpegiaren zaintzarako, i+Med konpainiak primeran ezagutzen duen azido hialuronikoa oinarri hartuta.
i+Med enpresa erabilera biomedikorako nanohidrogeletan espezializatuta dago. Adituak dira osagai aktiboen askapen kontrolatuan; euren osasun produktuetarako azido hialuronikoarekin lan egiten dute eta medikuntzaren hainbat espezialitatetan aplikatzen dute, hala nola traumatologia edo oftalmologia.
Azido hialuronikoak gure epidermisean duen jarduera oso garrantzitsua da, izan ere, azidoaren propietate biokimikoek larruazala irmo eta hidratatuta mantentzen dute. Hori gertatzen da azido hialuronikoa gure larruazalean aurkitzen delako, baina 25 urteetatik aurrera, azido honen kantitatea murriztuz doa.
Sibari Republic markak pasa den martxoaren 20an ireki zuen bere lehen denda Donostian. Hernani kalean kokatua, bertan aurki daitezke Arabako laborategietan egiten diren larruazalaren zaintzarako produktu berritzaileak.
Hauek dira Sibari Republic markak aurkeztu dituen bost produktuak:
- Sérum Origin: azido hialuroniko kantitate handia duen seruma.
- Long – lasting hydration calming cream: krema hidratatzailea.
- Nekearen seinaleak tratatzeko begi inguruko krema.
- Gel garbitzailea.
- Tonikoa.