Basque Health Klusterrak 2021eko urteko memoria aurkezten du. Dokumentu honetan klusterreko taldeak antolatu eta/edo parte hartu duen jarduera ugariez gain, sektoreko datu garrantzitsuenen laburpen txiki bat ere egiten dugu.
Laburbilduz, nabarmendu behar da kontratazioak gora egin duela eta 2021ean ia 1.000 lanpostu gehiago sortu zirela. Horrela, gaur egun 9.963 ditugu, eta horietako 8.000 gure bazkideetan lan egiten dute. Gainera, fakturazioa % 8 hazi da, baita I+Gko inbertsioa ere, 170 milioi eurotik gorakoa baita.
Guztira 18 ekitaldi eta jardunaldi, 2 ikastaro eta 2 proiekturekin, klusterrak Jose Miguel Azkoitia saria eman zion SPRIri abenduaren 9an ospatu zen “Basque Health Cluster EGUNA” ekitaldian. Ekitaldian parte hartu zuten Iñigo Urkullu lehendakariak, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak.
Plan estrategikoak ezarritako bideari jarraituz, klusterrak dinamizazio-jardunaldiak antolatu zituen, bazkideen arteko ezagutza handitzeko eta harremanak hobetzeko. Eskaera handia zela eta, azkenean 5 jardunaldi antolatu ziren.
Ohi bezala, Basque Health Clusterrak lankidetzan jardun zuen sektoreko erakundeekin (FENINek antolatutako ““Enpresak indartzeko eta sustatzeko sareak eta clusterrak: ekintzailetzarako gakoak” webinarra“) eta eskualdekoekin (“Bio-osasuna eta Ingurumena sektoreak bateratzeko aukeren identifikazioa: Ekonomia funtsezko produktuen baitango baio-kate berriak, ekonomia zirkularraren esparruan eta post-Covid 19 garaia oinarri hartuta“, Aclimarekin batera), alde batera utzi gabe gure bazkideek antolatzen dituzten ekitaldietan laguntzea eta parte hartzea. Akitania Berria/Euskadi/Nafarroa topaketen ezinbesteko hitzordua Akitania Berriak egin zuen seigarren edizioan.
2021ean antolatutako jardueretako askok gai garrantzitsuetan eta gaur egungoetan jarri zuten arreta, hala nola araudi-aldaketa berrian edo Next Generation funtsetan. «Osasun-produktuak fabrikatzen dituen enpresa bat sortzea eta kudeatzea» ikastaroaren bigarren zatia ere eman zen.
Urte amaieran erakunde elkartuen kopurua aldatu ez bazen ere, 2021ean Basque Health Clusterrak BIOEFeko ohorezko bazkideen artean batu zuen.
Gainerako jarduerak eta datuak ikusteko, urteko memoria irakur dezakezue: