Azken eguneraketa: 2021eko maiatzaren 11n.

 

SARRERA

34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa, betetzeko, EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAK jakinarazten du webgune honen titularra dela. Aipatu Legearen 10. artikuluan xedatutako betekizunaren helburuetarako, EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAK jarraian ageri diren datuak jakinarazten ditu:

 

 

SOZIETATEAREN IZENA EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEA
IFZ G95585055
POSTA HELBIDEA ASTONDO BIDEA Z.G., 612 ERAIKINA, PARKE TEKNOLOGIKOA 48160, DERIO (BIZKAIA)
HELBIDE ELEKTRONIKOA info@basquehealthcluster.org
TELEFONOAK 946 427 728
ELKARTEEN ERREGISTROA …………………………
XEDE NAGUSIA Osasunaren sektorera eta nekazaritza eta elikaduraren sektorera aplikatutako bioteknologia.

 

 

ERABILERA ETA ERANTZUKIZUNEN ARAUBIDEA

EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAREN webgunean barna nabigatzeak, bertara sartzeak eta webgunea erabiltzeak erabiltzaile izaera dakar. Horren ondorioz onartu egiten dira, EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAREN webguneko nabigazioa hasten denetik, hemen ezarritako erabilera baldintza guztiak, kasuan kasuko derrigorrezko araudiaren aplikazioa kaltetu gabe.

 

EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAREN webguneak askotariko informazioak, zerbitzuak eta datuak eskaintzen ditu. Erabiltzaileak bere erantzukizuna onartzen du webgunearen erabilera zuzenari dagokionez. Erantzukizun horrek honakoak izango ditu barne:

    • EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAK, eskainitako eduki edo zerbitzu jakinetara sartzeko, prestatutako inprimakien bitartez erabiltzaileak emandako informazioen egiazkotasuna eta zilegitasuna.
    • EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAK eskainitako informazioa, zerbitzuak eta datuak baldintza hauetan edo Legean xedatutakoaren aurka edo moralaren, jardunbide egokien edo ordena publikoaren aurka edo beste edozein modutara erabiltzeak hirugarrenen eskubideak urratu ditzake edo webgunearen funtzionamendua kaltetu dezake.

 

ESTEKEN INGURUKO POLITIKA ETA ERANTZUKIZUN SALBUESPENAK

EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAK ez du inolako erantzukizunik onartzen bere webgunean ageri diren esteken bitartez atzitu daitezkeen webguneetako edukien inguruan eta adierazten du ez dituela inolaz ere aztertuko edo beste era batera kontrolatuko Interneteko beste webgune horietako edukiak. Halaber, ez du bermatzen ere aipatu esteken bitartez atzitu daitezkeen eta bere jabetzakoak ez diren webguneen erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta legezkotasuna.

 

EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAK adierazten du beharrezko neurri guztiak hartu dituela bere webguneko erabiltzaileei webgunean barna nabigatzearen ondoriozko edonolako kalteak ekiditeko. Beraz, EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAK ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen erabiltzaileak Interneten nabigatzearen ondorioz sufri litzakeen kalteen inguruan.

 

ALDAKETAK

EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAK egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea izango du, aurretiazko ohartarazpenik gabe, bere webguneko edukietan. Bai webguneko edukiei dagokienez zein webgunearen erabilera baldintzei dagokienez ere, edo kontratazio baldintza orokorretan. Aldaketa hauek webgunearen bitartez egin ahalko dira zuzenbidean onargarria den edozein modutan eta derrigorrezkoak izango dira webgunean argitaratuta dauden bitartean eta ondorengo batzuek behar bezala aldatzen dituzten arte.

 

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEA, bere horretan edo lagapen hartzaile moduan, bere webguneko jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztien titularra da, bai eta bertan ageri diren elementuen gaineko eskubideena ere (besteak beste, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; marka edo logotipoak, kolore konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa, funtzionamendurako, atzipenerako eta erabilerarako beharrezkoak diren programa informatikoak, etab.). Ondorioz, jabetza intelektualeko lan babestuak izango dira Espainiako ordenamendu juridikoaren arabera, eta aplikagarriak izango zaizkie arlo honetako Espainiako eta Europar Batasuneko araudiak zein arlo honetan Espainian izenpetutako nazioarteko itunak.

 

Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualeko Legean xedatutakoaren arabera, berariaz debekatuta dago webgune honetako eduki guztiak edo horien zati bat erreproduzitzea, banatzea eta ezagutzera ematea, eskueran jartze modalitatea barne, merkataritza helburuetarako, euskarria edozein dela ere eta edozein bitarteko teknikoren bitartez, EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAREN aurretiazko baimena jaso gabe.

 

ErabiltzaileakEUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAREN jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Atariko elementuak bistaratzeko aukera izango du, eta baita horiek inprimatzeko, kopiatzeko eta bere ordenagailuko disko gogor batean edo beste edozein euskarri fisikotan biltegiratzeko ere, betiere erabilera pertsonal eta pribaturako egiten badu. Erabiltzaileak ez ditu inolaz ere ezabatuko, aldatuko, saihestuko edo manipulatukoEUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAREN webguneetan instalatuta dauden babes gailuak edo segurtasun sistemak.

 

SSL (SECURE SOCKETS LAYER) ZIURTAGIRIA

SSL ZIURTAGIRIAK informazioaren autentifikazioa, pribatutasuna eta segurtasuna bermatzen du EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAREN eta erabiltzailearen artean.

 

EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAK SSL ZIURTAGIRI moduan erabiltzen den segurtasun ziurtagiri bat du konexio seguruak egiteko.

 

Prozesu honetan, hainbat parametro ezartzen dira konexioa modu seguruan egiteko eta aldez aurretik ezarritako gakoak ezartzen dira, bidalitako datu guztiak kodetu eta deskodetuta, konexioa ixten den momentura arte.

 

LEGEZKO EKINTZAK, LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Halaber, EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAK egokitzat jotzen dituen akzio zibilak edo penalak aurkezteko eskubidea izango du bere webgunearen edo bertako edukien erabilera okerraren kasuan edo baldintza hauek ez betetzeko kasuan.

 

Erabiltzailearen eta zerbitzu emailearen arteko harremana indarrean dagoen eta Espainiako lurraldean aplikagarria den araudiaren arabera arautuko da. Desadostasunik agertzekotan, alderdiek aukera izango dute gatazka arbitraje baten mende uzteko edo jurisdikzio arruntera jotzeko, kasuan kasuko jurisdikzioari eta eskumenari buruzko arauak errespetatuta. EUSKAL OSASUN KLUSTER ELKARTEAK BIZKAIAN du bere egoitza, Espainian.

 

Bitarteko elektronikoz gauzatutako kontratuak, alderdietako bat kontsumitzailea bada, kontsumitzaile horren ohiko egoitza dagoen tokian gauzatu direla ulertuko da.

 

Enpresaburuen edo profesionalen artean gauzatutako kontratuen kasuan, alderdiek bestelakorik adostu ez badute, zerbitzu emailearen egoitza dagoen tokian gauzatu direla ulertuko da.