Basque Health Clusterretik jardunaldi presentzialak antolatu ditugu gure erakunde elkartekideen arteko lankidetza-proiektuak dinamizatzeko. Bertaratutakoek proiektuak aurrera eramateko dituzten gaitasunak eta behar zientifiko-teknologikoak azaltzeko aukera izan dute.
Lau bloketan banatuta (farmazialaria, gailu medikoak, in vitro diagnostikoa, osasun-softwarea), txanda bakoitzean 10 pertsonako taldeak egon dira, ideia komunak proposatzeko. Bakoitzaren gaitasunak ezagutzeko, parte-hartzaile guztiek erakundearen deskribapen labur bat egin zuten, bai eta amaierako laburpen bat ere, bloke bakoitzean izan zitezkeen kolaborazioen proposamenekin. Txanda bakoitzak 3 orduko iraupena izan du eta 50 pertsona baino gehiago bildu dira. Harrera ona dela-eta, txanda bat gehiago egin behar izan dugu, eta jarduera errepikaritzat hartu.
Dinamizazioko jardunaldi horietan, enpresa hauek hartu dute parte:
- A3Z Advanced
- AJL Ophthalmic
- Azaro Fundazioa
- Bexen Cardio
- Bexen Medical
- Biotalde
- BTI Biotechnology Institute
- CancerAppy
- deviCE sistemas
- e-Process Med
- FAES farma
- Fagor HealthCare
- Gogoa
- Histocell Regenerative Medicine
- Innoprot
- Irisbond
- Mikrobiomik
- Noray Bioinformatics
- OWL Metabolomics
- Polimerbio
- Ubikare
Gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente hauek izan ditugu:
- Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco
- Gaiker Fundazioa
- Leartiker
- Mondragon Unibertsitatea
- Tecnalia
- Tekniker
- Tknika
- Vicomtech
Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duzuen guztiei zuen eskuzabaltasunagatik, zuen ezagutza, trebetasuna eta inplikazioa partekatzeagatik, etorkizunean elkarlaneko proposamenak egiteko.
Ziur gaude Euskadiko osasun-sektorearen etorkizuneko lankidetzari lagunduko dion bideari ekin diogula.