Basque Health Cluster-eko bazkideei erreserbatutako jardunaldia.
Manuel Varelari buruz
Galiziako Gobernuan egon ondoren, lehenengo osasun publikoko berrikuntza eta kudeaketarako zuzendari nagusi moduan eta gero Axencia Galega de Innovación erakundeko zuzendari moduan, Manuelek 5 urte daramatza aholkularitzako bazkide zuzendari gisa, Europako funtsak jaso dituzten proiektu handien diseinu eta kudeaketarako aholkularitza emanda ministerio, autonomia erkidego, osasun zerbitzu eta bestelako erakunde publiko ugariri.
Knowsulting enpresari buruz
Next Generation funtsei dagokienez, Knowsulting enpresak 30 erakunde publiko eta pribatu baino gehiagori ematen die aholkularitza, hainbat jarduketatan parte hartuta: Adimen Artifizialaren Estatu Idazkaritzak kudeatuko dituen España Puede Planeko osagai nagusietako zenbaiten diseinua, funts hauekin egingo diren hainbat osasun zerbitzuren etorkizuneko lizitazioen diseinua eta kudeaketa, eta baita hainbat enpresa eta ikerketa zentoren merkataritza eta berrikuntza departamentuen aholkularitza ere.