Azaro Fundazioak eta Leartiker Zentro Teknologikoak HEALTH IDEA FLOW lehiaketa jarri dute abian, osasun-sektorean ekintzailetza sustatzeko. Banaka edo taldeka parte har daiteke. Aurkeztutako proiektuek osagai polimeriko handia duten gailu medikoak izan beharko dute. Eta, gainera, lehentasuna emango zaie terapia aurreratuen alde egiten duten ideiei.
Lehiaketak bi modalitate ditu:
• Ideia berritzaileak: prototipo batera iritsi behar duten ideietarako.
• Prototipoaren industrializazioa: industrializaziorako prototipoak prestatzeko.
Irabazleek espezialisten aholkularitza izango dute produktua garatzeko. Abenduaren 12ra arte duzue hautagaitza aurkezteko.
Informazio gehiago eta izen-emateak hemen aurki ditzakezue:
Azaro Fundazioari buruz:
Osasunaren sektoreko jarduera ekonomiko berrien sorreran adituak. Laguntza eskaintzen dugu ideiaren identifikazio fasetik garapen fasera arte, material polimerikoen potentzial teknologikoarekin. Metodologia propio bat dugu erakundeetan berrikuntza proiektuak sortu eta garatzeko dinamika bat ezartzeko, 3 fasetan banatzen dena: gainbegiratzea, adimena eta azelerazioa.
Leartikerreri buruz:
Leartiker zentro teknologiko bat da, enpresa ehunari balioa eskaini nahi diona I+G+B arloko jarduerari esker eta polimeroen teknologiaren eta elikagaien teknologiaren arloetako transferentzia egokiari esker.
Osasunerako espezializazio teknologikoaz baliatuta, Leartiker Tecnología de Polímeros erakundeak, hamar urtetik gorako esperientzia duenak, material polimeriko biobateragarri berriak garatzen ditu gailu medikoetan erabiltzeko, batik bat hiru arlotan: mikrofluidika, ehunetako ingeniaritza eta gailu medikoak.
Gure garapen osoa ISO 13485 arauaren arabera egiten da, ISO7 areto zurian, hartara gailu medikoen kalitatearen kudeaketa bermatuta.