Industria farmazeutiko eta biofarmazeutikoko sektorearen mugaz haraindiko lankidetzaren aldeko hurbilketa estrategikoa.
2013az geroztik bazkide diren —Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako (RNAEN) Bioosasuneko Industrien Topaketak antolatzeko esparruan bereziki— Polepharma-GIPSO Frantziako industria klusterrak eta Basque Health Cluster-ak euren arteko konpromisoa hitzartu zuten maiatzaren 12an, osteguna, Euroeskualdearen (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa) instalazioetan, Hendaian.
Era horretara, Mikel Álvarez Yereguik (Basque Health Cluster-aren presidentea) eta Fabien Rioletek (Polepharma GIPSOren zuzendari orokorra) haien bazkideen artean hartu-emanak bultzatzeko eta lankidetzarako gogoa berretsi dute.
Mugaz haraindiko itun hau baliagarria izango da industria farmazeutikoa birkokatzen laguntzeko eta europar osasun subiranotasuna sendotzeko, inolako zalantzarik gabe.
Polepharmari buruz:
POLEPHARMA Europako lehenengo kluster farmazeutikoa da. Frantziako ekoizpen farmazeutikoaren eta biofarmazeutikoaren sektoreko bikaintasun eta berrikuntza sarea da. Made in France. Lurraldean oso errotuta eta Frantzia osoan kideak dituen Polepharmak legitimitate paregabea eta ospe handia du sektore gisa.
Polepharmak lankidetza eta ausardia sustatzen ditu frantziar sektore farmazeutikoko eragileen lehiakortasuna, berrikuntza eta erakargarritasuna bultzatze aldera. Bioekoizpenean, Ikerketan eta Garapenean, Industria eragiketetan, Araudian eta Giza Baliabideen Prestakuntzan espezializatutako sarearentzat lan egiten duten adituen talde bat du. Lurralde historiko sortzailea: Erdialdea – Loira ibarra, Normandia, Île-de-France eta Akitania Berria – Okzitanian inplantazio berria bere GIPSO sarearekin. Frantziako lurralde osoan bazkideak hartzen ditu.
Gako zitfrak
- Frantziako sendagaien esportatzaile nagusia, 26.000 milioiko esportazio negozioko bolumenarekin, eta Frantziako sendagaien ekoizpenaren % 60ren arduraduna.
- 360 eragiletik gorako ekosistema (laborategiak, hornitzaileak, eraldatzaileak, erakunde publiko zein pribatuak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak eta ikastetxeak, etab.).
- 70.000 lanpostu baino gehiago sektoreko eragile guztien artean banatuta.
- Polepharmak 5 bulego ditu: Chartres, Louviers, Tours, Bordele eta Parisen.
Philippe Ivanes: Polepharmaren presidentea eta SANOFI Tronbosiaren Aurkako Sailaren industria zuzendaria.
Fabien Riolet: Polepharmako zuzendari orokorra