GAIKERek parte hartzen duen RESIST proiektuan nanopartikuletan oinarritutako sendagai berriak garatuko dira, bakterio multierresistenteek sortutako infekzioei aurre egiteko.
Gaur egun, antimikrobianoekiko erresistentzia (RAM) edo mikroorganismo batek mikrobioen aurkako agente baten ekintzari ez erantzuteko duen gaitasuna arazo larria da, eta osasun publikoak aurre egin behar dio mundu mailan. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adierazi du RAM dela osasun publikoko mehatxu nagusietako bat, bakterio multierresistenteak eta panerresistenteak (superbakterio izenekoak) mundu osoan azkar zabaltzen direlako, eta bakterio horiek ohiko sendagai antimikrobianoekin tratatu ezin diren infekzioak eragiten dituztelako, antibiotikoekin, esaterako.
Ondorioz, kritikoa da antimikrobiano berriak eta estrategia terapeutikoak garatzea infekzioei eraginkortasunez heltzeko, bai pazienteak tratatzeko, bai ospitaleetako gainazalak eta osasun-materiala desinfektatzeko. SARS-CoV-2 delakoak eragindako pandemiak gaixotasun infekzioso batek eragin dezakeen kaltearen beste oroigarri bat baino ez du ekarri, eta mundu mailan gertatu denaren moduko krisi bati aurrea hartzeko beharra.
RESIST proiektua Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du ELKARTEK deialdiaren bidez, eta oinarri zientifiko-teknologikoak ezartzen ditu etorkizunean nanopartikuletan (NPs) oinarritutako medikamentu baten garapen industrialerako. Medikamentu hori peptido anionoforoetan oinarritzen da, infekzio multierresistenteei eta tratamendu zailei aurre egiteko, eta tratamendu lagungarri gisa erabil daiteke, sortutako erresistentzia antibiotiko komertzialetara iraultzeko.

RESIST proiektuak planteatzen dituen helburuak dira balio kliniko handiko produktu nanoformulatu berriak garatzea gaixotasun infekziosoak tratatzeko, bai eta horien ekoizpen industrialeko prozesuak diseinatzea ere. Horretarako, hainbat espezietako andui multierresistenteak isolatu eta ezaugarrituko dira. Ondoren, nanoformulatutako produktuen erabilera ebaluatuko da andui horietan, in vitro zein in vivo. Eta, azkenik, probatutako eta karakterizatutako ex vivo ereduak egitea espero da, konposatu terapeutiko berriekin, eta nanoformulatu antimikrobianoen profil toxikologikoa definitzea, garapen klinikorako.

RESIST proiektuak planteatzen du Euskadi lider bihurtzea produktu nanoteknologikoen sorkuntzan, RAMek eragindako mehatxuari erantzuteko, eta oinarri zientifiko-teknologikoak ezartzea sendagai nanoteknologikoen eta medikuntza pertsonalizatuaren etorkizuneko garapen industrialerako.