Euskal Osasun Klusterra Biospainen 10. edizioan izango da

Aurten ere, AseBiok Biospain azoka antolatu du. BioSpain bioteknologiaren Europako astearen parte izango da, irailaren amaieran. Hitzaldi presentzialak izango ditu Iruñean, baina jarduera guztiak online egin ahal izango direla da aurtengo berezitasuna. Aurreko edizioan bezala, Euskal Osasun Klusterrak stand batekin parte hartuko du, ekitaldira gurekin etorri nahi duten bazkide guztiak elkartuz. BioSpainek sektoreko informazio garrantzitsuena eskaintzen…

COVID-19 analisi zerbitzu berri bat ireki da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

COVID-19 pasaportea inoiz baino hurbilago eta errazago lortzeko aukera , enpresa, erakunde eta partikularren eskura. COVID-19ko analisi-zerbitzuak eskaintzeko zentro berri batek ateak ireki ditu astelehenean, uztailak 19, Bizkaiko Teknologia Parkeko 101. eraikinean, DNA Data eta Biolan Healthen eskutik. Bertan, proba desberdinak eskainiko dira , bai SARS-CoV2 bidezko infekzio bat detektatzeko, bai modu naturalean lortutako edo…

Viralgenek Gipuzkoan ireki du bere egoitza berria

Viralgenek, klusterreko bazkidea dena, joan den hilaren amaieran inauguratu zuen bere egoitza berria Guipuzkoako parkean. Inaugurazioan Iñigo Urkullu eta Pedro Duque izan ziren ordezkari publiko gisa, Javier Garcia Viralgeneko CEO gisa, eta Bayer Pharmacuticalsen ordezkari gisa, zeina Viralgenen jabea den AskBio enpresa erosi zuen, Stefan Oelrich izan ziren. Instalazio berri horien bidez, hobeto egokitu nahi…

Seigarren urtez jarraian, BTI rankingeko liderra da Espainiako ekoizpen zientifiko bioteknologikoan

Biotechnology Institute (BTI) enpresa gasteiztarra, 2020an 28 argitalpenekin, Espainiako argitalpen zientifiko gehien dituen enpresa izan da AseBioren txostenean, azken 6 urteetan bezala. BTIren ondoren, PharmaMar eta Janssen  enpresak daude, bigarren eta hirugarren postuetan hurrenez hurren. Gainera, Eduardo Anitua, konpainiaren sortzailea, presidentea eta zuzendari zientifikoa, munduko odontologia-sektoreko ikerlari garrantzitsuenen zerrendaburua da. ‘Ranking of the World Scientists:…

DNA Data enpresa biomedikoa BIOLAN Taldean sartu da, enpresa-taldearen barruan produktu eta zerbitzuen portfolioa handitzeko aukera emanez

Bi konpainien arteko eragiketa horrek beren eskaintza teknologikoa eta osasun eta elikagaien merkatuan duten kokapena indartu egingo du. Lehenengo ekintza uztailaren 19an Zamudion, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, COVID-19 azterketa zerbitzua irekitzea izango da.   Aste honetan sinatu da Zamudioko BIOLAN Microbiosensores enpresa bioteknologikoaren sarrera Miramongo Parke Teknologikoan dagoen DNA Data enpresa biomedikoaren kapitalean. Eragiketa…

ALCOR taldeak instalazio berriak inauguratu ditu

Pasa den ekainaren 7an, Euskal Osasun Kluster Elkarteko bazkide diren Mizar, FM Control eta eMedica enpresek instalazio berriak inauguratu zituzten Arabako Jundiz industrialdean. Ekitaldi honetan parte hartu zuen Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, Estíbaliz Hernáez Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearekin batera. 3500 m2-tik gorako azalerarekin, instalazio berriek fabrikazio gaitasunak areagotuko dituzte, taldeko langileen arteko lankidetza…

VIVEbiotech enpresaren egoitza berria Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan

Pasa den ekainaren 4an, ostirala, inauguratu zen Euskal Osasun Kluster Elkarteko bazkidea den enpresa gipuzkoarraren egoitza berria. Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan zuen ekitaldira bertaratu ziren Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia, Eneko Goia, Donostiako alkatea, eta Denis Itxaso, Gobernuaren ordezkaria. Horrez gain, hainbat enpresa eta erakundeko ordezkari ugari ere gonbidatu zituzten ekitaldira. Instalazio berriak Miramonen…

Cardiva-k bere negozioa zabaldu du Histocell enpresa biofarmazeutikoaren akziodun bihurtzeari esker

Konpainiak medikuntza birsortzailearen eta terapia zelularraren arloko Espainiako enpresa ezagunenetako batekin bat egitea erabaki du bere negozioa eta hazkundea are gehiago sendotzeko   Cardiva-k osasunaren sektoreko produktuen fabrikazio eta banaketarako konpainia liderretako bat izaten jarraitzen du Histocell enpresaren akziodun bihurtzeari esker. Bilboko enpresa farmazeutiko hau medikuntza birsortzailearen eta terapia zelularraren erreferente nazionaletako bat da. Eragiketa…

“Enpresak indartzeko eta sustatzeko sareak eta clusterrak: ekintzailetzarako gakoak” webinarra

Osasun Teknologiako Berrikuntzaren Espainiako Plataformak antolatu du webinarra, eta, bertan, ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeari buruz jardungo da. Basque Health Cluster-ek parte hartuko du. Mahaian, enpresa-sustapeneko erakunde eta cluster batzuetako ordezkariak ere izango dira, eta beren lurraldeetako osasun-teknologiaren arloko ekintzailetzari eta berrikuntzari buruzko datuak aurkeztuko dituzte. Egin bat gurekin azaroaren 20an, 10:00etatik 12:00etara! Izena eman Egitaraua…

Euskadiko bioosasunaren enpresa-sektoreak 8.000 profesionali baino gehiagori ematen die lana

Pandemiaren urtean, bioosasunaren sektorea izugarri nabarmendu da. Baita Euskadin ere. Sektoreko 200 bat euskal enpresen enplegua eta fakturazioa % 5 inguru handitu da, aurreko bi ekitaldietan izandako ia bilakaera bera. Basque Health Cluster-ek enpresa horietako ehun inguru biltzen ditu, eta, haren aurreikuspenen arabera, sektorea % 50 haziko da 5 urtean, eta euskal BPGd-ren % 3ra iritsiko. Horretarako, “tokiko…