Konpainiak medikuntza birsortzailearen eta terapia zelularraren arloko Espainiako enpresa ezagunenetako batekin bat egitea erabaki du bere negozioa eta hazkundea are gehiago sendotzeko
Cardiva-k osasunaren sektoreko produktuen fabrikazio eta banaketarako konpainia liderretako bat izaten jarraitzen du Histocell enpresaren akziodun bihurtzeari esker. Bilboko enpresa farmazeutiko hau medikuntza birsortzailearen eta terapia zelularraren erreferente nazionaletako bat da. Eragiketa honekin, Cardiva-k aurrera jarraitzen du bere negozioaren hazkunde eta dibertsifikazio planarekin.
Cardiva enpresako presidenteak, Ignacio Vegak, adierazi du: “Histocell-en teknika eta produktu berriak garatzeko etengabeko ikerketari esker berrikuntza iturri garrantzitsu bihurtu dira, beraz, hazteko potentzial handia dute”. Horrekin batera gehitu du: “terapia aurreratuak garapen betean dagoen arloa dira eta etorkizun handia dute. Histocell-ekin gauzatu dugun aliantza honi esker ezaguerak partekatu ahalko ditugu egunetik egunera zerbitzu hobe eta osoagoa eskaini ahal izateko osasun arloko profesionalei, eta soluzio berritzaileak mundu osoko pazienteengana eraman ahal izateko”.
Lankidetza honekin Cardiva bete-betean sartu da medikuntza birsortzailearen eta terapia zelularraren arloan eta bere esperientzia jarriko du arlo horren garapenaren zerbitzura. Vegaren arabera: “Histocell-ek oso portfolio anitza dauka eta, horri esker, arriskua dibertsifikatzeko aukera dute, garapen fase desberdinetan dauden produktuekin, diseinutik hasita eta salmenta fasera arte. Histocell enpresaren akziodun izateak Cardiva-ren hazkundea sustatuko du eta gure aurreikuspen ekonomikoak optimizatuko ditu”.
“Cardiva Histocell-en akziodun bihurtzeak esan nahi du osasunaren arloko bazkide industrial berri bat gehitzea, eta horrek enpresaren posizioa indartzen du arlo horretan, produktu sanitarioak eta sendagai berritzaileak merkaturatzeko helburu argiarekin, hartara pazienteen bizi kalitatea hobetuta” adierazi du Julio Fontek, Histocell-eko zuzendari nagusiak.
Histocell-en programa nagusien artean aipagarriak dira II. fasean dauden terapia zelularreko sendagaien saiakuntza klinikoak oxidazio estresak eragindako gaixotasunen tratamendurako eta hezurra birsortzeko, eta ultzeren tratamenduan eta dermatologia aurreratuan aplikatzeko produktu sanitario eta kosmetikoen garapena eta fabrikazioa. Histocell enpresak terapia zelularreko sendagaiak eta Medikamentuen Espainiako Agentziak ziurtatutako produktu sanitarioak fabrikatzeko unitateak ditu eta bertan fabrikatzen ditu, bere produktu propioekin batera, hirugarrenen produktuak ere.
Cardiva enpresari buruz
Cardiva produktu medikoen sorta zabala fabrikatu eta mundu osoan merkaturatzen duen Espainiako enpresa bat da. Berrikuntza, osasun arloko profesionalekin izandako lankidetzaren bitartez, gure lehentasuna izan da 30 urtetan zehar, pazienteen bizi kalitatea hobetzeko eta osasun sistemen jasangarritasuna ahalbidetzeko helburuekin.
Informazio gehiago hemen: cardiva.com.
Histocell enpresari buruz
Histocell medikuntza birsortzaileko eta terapia zelularreko sendagai eta produktu sanitarioen garapenean diharduen enpresa biofarmazeutikoa da. 30 langile oso espezializatu ditu eta enpresaren ekoizpen instalazioek Medikamentuen Espainiako Agentziaren baimena jaso dute terapia zelularreko sendagaiak fabrikatzeko.
Enpresaren programa nagusien artean daude:
- HC016 plataforma zelular patentatuan oinarritutako terapia zelularreko sendagaien garapena oxidazio estresak eragindako gaixotasunen tratamendurako (bizkarrezur muineko lesio akutua, biriketako gaixotasun akutua edo beheko gorputz adarretako iskemia kritikoa) eta Bonecure, hezurrak birsortzeko. Bi sendagaiek dagoeneko abian jarri dituzte II. faseko saiakuntza klinikoak pazienteekin.
- Patente bidez babestutako produktu sanitarioen garapena hainbat gaixotasun tratatzeko, besteak beste, ultzera kronikoak, hezurretako eta kartilagoetako akatsak, ahoko mukosaren lesioak, etab.
- Aurpegiko eta ileko kosmetikarako osagaiak eta produktu sanitarioak.
- Terapia zelularreko produktuen GMP ekoizpena hirugarrenentzat.
Informazio gehiago hemen: histocell.com.