Ohorezko bazkidea
DESKRIBAPENA
Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioa, BIOEF, Osasun Sailak Euskadiko osasun-sisteman berrikuntza eta ikerketa sustatzeko sortutako tresna da. BIOEFek euskal osasun-sistema publikoko ikerketa-institutuen korporazio-buru gisa jarduten du (Bioaraba, Biocruces Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune), institutuei I+G+Bko jardueretan koordinazio- eta laguntza-lanak egiten. Fundazioaren helburuen artean dago, gainera, I+G+Bko ekimenen lankidetza eta koordinazioa sustatzea enpresa-sektorearekin eta ezagutza-eragileekin, horiek garatutako osasun-teknologiak garatzeko eta baliozkotzeko.
Gako hitzak
Euskal osasun-sistema publikoa, I+G+b