DESKRIBAPENA
i+Med teknologia propioa (Adaptek Technology) duen zientzialarien kooperatiba bat da. Euren jardunaren ildo nagusiak ingeniaritza biomedikorako produktu berritzaileen ikerketa, garapena eta fabrikazioa dira. Bi negozio ildotan oinarritutako proposamen berritzailea:
- Hirugarrenei zuzendutako garapen teknologikoa: Bezero bakoitzaren beharretara egokitutako substantzia aktiboen askapen kontrolatuko sistema adimendunen sorreran espezialistak.
- Produktu sanitario propioen katalogoa: Euren AdaptMed medical devices linea honakoek osatzen dute:
- Azido hialuronikoko injektagarriak, traumatologiaren, oftalmologiaren eta estetikaren alorretara aplikatuak.
- OTC produktuak.
i+Med kooperatiba kualifikazio handiko talde zientifiko batek osatzen du, bezeroari laguntza ematen diona hasierako fasetik merkatura iritsi arte, betiere fabrikazio farmakologikoko prozesuaren kontrol estua eramanda eta kalitate politika zorrotza jarraituta.
Gako hitzak
Nanohidrogelak, Askapen kontrolatua, Kapsulatzea, Estaldurak, Hirugarrenei zuzendutako garapena, Azido hialuronikoko injektagarriak, Aholkularitza, Produktu propioa.