Eduardo Anituak, BTI Biotechnology Institute konpainiaren sortzaile, presidente eta zuzendari zientifikoak, 2021eko Berrikuntzaren Sari Nazionala eskuratu du “ibilbide berritzailea” modalitatean.
Urriaren 1ean eman ziren ezagutzera aurtengo Berrikuntza eta Diseinu Sari Nazionalaren irabazleak. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak antolatuta, Eduardo Anitua saritu dute aurten, “Ibilbide berritzailea” modalitatean. Sari horiek dira Espainiak berrikuntzaren eta diseinuaren arloetan duen aintzatespenik garrantzitsuena.
“Pertsonen zerbitzura duen espiritu berritzailea eta haien osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea” azpimarratu dute epaileek, eta ezagutzaren transferentzia eredugarritzat jo dute, baita bere enpresaren eta fundazioaren bidez egiten duen lankidetza publiko-pribatua ere.
Ez da jaso duen lehen saria, irailean Gaceta Dental-aren “Sari Berezia” jaso zuen galaren 24. edizioan.
Horrez gain, Espainiako odontologoen artean lehen postuan dago Standfordeko Unibertsitateak Plos Biology aldizkarian argitaratutako “ranking of the World Scientist World ‘s Top 2% Scientists” delakoan.
Eduardok berrikuntzaren aldeko apustua egin du bere enpresan. Izan ere, BTI Biotechnology Institute, BHCren bazkide fundatzailea, seigarren urtez jarraian eutsi dio Espainiako ekoizpen zientifiko bioteknologikoko lehen enpresa izateari, AseBio 2020 txostenaren arabera. Horrek erakusten du I+G zein garrantzitsua den bere enpresa-estrategiarako, eta, gainera, medikuntza birsortzailean egindako aurkikuntzak eremu odontologikotik kanpo eramaten jakin du.