DESKRIBAPENA
Biobide Contract Research Organization (CRO) moduko erakunde bat da, zebra arrainaren (Danio rerio) eredu alternatiboan espezializatuta dagoena. Toxikotasun eta eraginkortasun saiakuntza preklinikoak eskaintzen dizkie nazioarteko konpainia farmazeutiko, bioteknologiko, agrokimiko, kosmetiko, nutrazeutiko eta tabako konpainia ugariri. Zebra arrainaren eredua in vitro eta in vivo saiakuntzen arteko alternatiba moduan sortu zen, bai eta produktibitatea areagotzeko eta I+G prozesuan arriskuak murrizteko bide gisa ere.
15 urtetik gorako esperientziari esker, Biobidek kalitate handiko neurrirako saiakuntzak eskaintzen dizkie bere bezeroei, Laborategiko Jardunbide Egokien baldintzetan.
Hitz gakoak
Zebrafish, Alternative Models, R&D Process, Preclinical Research, Toxicity Screening, Toxicity Assays, Efficacy Assays, 3 Rs Animal Research.