Basque Health Cluster-en bazkidea den VIVEbiotech enpresak irabazi du Espainiako Merkataritza Ganberak eta Banco Santander bankuak ematen duten 2020ko Gipuzkoako ETE Saria.
Entrega ekitaldia pasa den 14an izan zen bankuak Donostian duen egoitza zentralean eta saria jaso zuten VIVEbiotech enpresako zuzendari nagusiak, José Manuel Francok, eta finantza zuzendariak, Maider Goyenak. Entregaren presidente gisa jardun zuten Garapen Ekonomikoko diputatuak, Javier Larrañagak, eta Banco Santander bankuko eskualde zuzendariak eta merkataritza zuzendariak.
2020ko ETE nazionalaren irabazlea lurraldeetako enpresa irabazleen artean aukeratuko da 2021eko lehen hiruhilekoan.
Probintzietako sariak, VIVEbiotech-ek Gipuzkoan irabazi duena barne, hemen (gaztelaniaz) kontsulta daitezke.