Urtarrilaren 26an, Gogoa Mobility Robotsek, exoeskeleto biomedikoetan liderra den enpresak, Movex Living Lab inauguratu zuen, neurorrehabilitazio motorreko lehen Living Lab-a: ikerketa eta entsegu klinikoetarako zentro berritzailea, pertsonen gaitasun motorrari eragiten dioten gaixotasun eta lesioetan neurorrehabilitazio tratamendu eta terapia berriak bilatzea helburu duena.
Movex living lab OSASUNBERRI ekimenaren barruan kokatzen da. Ekimen horren helburu nagusia da osasunaren sektore hurbil, eraginkor eta integral bat eraikitzea, km 0 filosofian oinarrituta, eta asistentzia sistema aurreratu bat garatzea euskal komunitatean. OSASUNBERRIk, Eusko Jaurlaritzak babestutako proiektua da eta Basque Health Clusterren lankidetzarekin KM0ren osasun sistema indartu nahi du, eta etorkizuneko erronketarako prest egon, erronka horiei aurre egiteko baliabide propioak edukiz. Horregatik, 2020az geroztik, 27 erakundek osatutako partzuergo bat batu da osasunaren sektorea biziberritzeko, lankidetzan lan egiteko erronkei banaka heltzeko mugak gainditzeko, lehiakorragoak izateko, produktu eta zerbitzu berriak garatzeko eta sektore garrantzitsu horren inguruan aberastasuna eta lanpostuak sortzeko.
Gogoa Mobility Robots egunero etorkizun hobe baten alde lan egiten duen 27 erakunde horietako bat da. Zehazki, Gogoa OSASUNTHERAPY arloaren parte da. Arlo horrek hainbat terapiaren aplikazioari heltzen dio, eta sendagai farmazeutikoak, mikrobiologikoak eta terapia zelularrak edo errehabilitaziokoak garatzeko beharrezkoak diren I+G gaitasunak ezartzen ditu.
Hau guztia dela bide, Asier Albizuri, Basque Health Cluster eta BIOLAN HEALTH eko presidenteari, OSASUNBERRI ekimenean parte hartzen duen beste erakunde bat, Movex Living Lab-en inaugurazio egunean egin zioten elkarrizketa uzten dizuegu ikusgai.