SAFE-N-MEDTECH – Osasunerako nanoteknologian oinarritutako teknologia medikoen bizi-zikloko segurtasun-probak – Nanoteknologian oinarritutako teknologia medikoen translazio segurua ahalbidetzeko nazioarteko proiektua da, kontzeptuaren probatik merkatuetaraino eta praktika klinikoetaraino. Europar Batasunaren H2020ak(814607 zenbakiko diru-laguntza akordioa) finantzatutako proiektua da. 28 bazkideen artean, klusterraren ohorezko bazkidea, Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa (BIOEF) eta Keralty ditugu, proiektuaren zuzendariak direnak.
“Open Call”a egin da SAFE-N-MEDTECH proiektuaren barruan, enpresei eta beste erakunde batzuei zerbitzuak eta laguntza emateko, nanoteknologian oinarritutako MedTech soluzio berritzaileen garapena eta merkaturatzea bizkortzeko.
Proiektuaren antolakuntzatik Open Callerako informazio garrantzitsua argitaratu dute. Ingelesez argitaratutako gidalerroak ditugu (gidalerroak); gainera, informazio-jardunaldi bat egin zen hilaren hasieran, eta ekitaldiaren grabaketa ikus dezakezue (informazio-saioa). Azkenik, webgune bat prestatu da non deialdi honii buruzko informazio gehiago topa dezakezuen (informazio gehiago).
Proposamena prestatzen den bitartean laguntza gehigarria lortzeko, hala nola laguntza motari buruzko argibideak edo proposamenaren alderdi jakin batzuei buruzko iruzkinak, eskatzaileei biziki gomendatzen zaie SAFE-N-MEDTECH deialdi irekiaren Komunikazio Sailarekin harremanetan jartzea communication@cebr.net helbidean.
«Open Call» honetan izena emateko epea martxoaren 21ean itxiko da, 23: 59an CET
SAFE-N-MEDTECH deialdi irekirako proposamenak etapa bakarrean aurkezten dira plataformaren bidez. Eskatzaileek zuzenean bete beharko dute formularioa plataforman. Eskatzaile bakoitzak proposamen bat bidali ahal izango du.
Eskatzaileei 2022ko maiatzaren amaieran jakinaraziko zaie beren eskaeraren emaitza. Jarduerak 2022ko ekainean hastea aurreikusten da, beharrezkoak diren kontratuen sinaduraren arabera.
Keraltyri buruz:
Keralty erakundea mundu osoko aseguru eta osasun zerbitzuen enpresen talde batek osatzen du. Elkarrekin, enpresa hauek osasun eredu integral bat garatzen dute, pertsonei, bizitza osoan zehar, osasuna eta ongizatea eskaintzeko helburuarekin. Erakundeak erabiltzaileen osasuna eta autonomia mantentzeko konpromisoa hartu du, osasunerako arriskuen prebentzioari, identifikazioari eta kudeaketari esker, eta gaixotasunen eta mendekotasunaren kontrolari eta arretari esker ere, Konpainiaren kide den Keralty Health hirugarren eta laugarren arreta mailako ospitale eta zentro medikoen sarea kudeatzearen arduraduna da.
Gure erakundean ikerketa ezinbesteko elementua da goi mailako ezagueren (know-how) sorreran. Ikerketa eta Garapen Unitatea (I+G) osatzen dute Arabako Biokeralty AIE enpresak eta Unisanitas Unibertsitateak. Unitate honek, enpresaren ospitale eta zentro klinikoekin elkarlanean, hamabost ikerketa talde baino gehiago ditu abian, medikuntzaren, kirurgiaren, erizaintzaren eta psikologiaren hainbat arlotan.
BIOEFri buruz