Basque Health Clusterretik eta SPRI TALDEA eta IHOBErekin lankidetzan “Ingurumen-arloko GJHak sektore biosanitarioko enpresetan sartzea” izeneko jardunaldia antolatu dugu, datorren urtarrilaren 25ean, 12: 30ean, SPRI TALDEAren eta IHOBEren egoitzako auditorioan. Bio-osasunaren sektoreko enpresak beren jardueran ingurumeneko GJHak txertatzeko beharraz sentsibilizatzeko helburuarekin sortu da jardunaldia.
Jardunaldian Anthesis Lavolak parte hartuko du, bio-osasun sektorearen jasangarritasunean espezializatutako aholkularitza-enpresa gisa. Era berean, Cristina Oyón, SPRI TALDEKO Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendaria izango dugu deskarbonizazioaren arloan abian dituzten proiektuez hitz egiteko asmoaz, eta Ana Mezok, IHOBEko Enpresa eta Ingurumen Proiektuen koordinatzaileak, Euskadin ekonomia zirkularra sustatzeko tresnak ezagutaraziko dizkigu. Azkenik, ASUNCIÓN KLINIKAko eta BEXEN MEDICALeko ordezkariak bertaratuko dira, ingurumen-arloko GJHak beren enpresetan uztartzearen baitan kasu arrakastatsu gisa.