Urriaren 8an, Basque Health Cluster-a Lakuan bildu zen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua den Arantxa Tapiarekin, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburua den Estibaliz Hernáezekin eta Garapen Industrialeko zuzendaria den Mikel Amundarainekin. Osasun klusterraren ordezkari gisa parte hartu zuten Mikel Álvarez presidenteak, Julio Font presidenteordeak eta Asier Albizu idazkari/diruzainak, Basque Health Cluster-en zuzendaria den María Pascual de Zuluetarekin batera.
Lan bilera horretan jorratu ziren gure sektoreko enpresen garapen faktore kritikoak, hala nola finantzaketa, sistema publikoekiko harremanak eta sektoreko enpresa handiekin aliantzak ezartzeko beharra. Horrez gain, Next Generation Europako funtsen esparruan, gure klusterretik dinamizatutako lankidetzaren proiektu bultzatzaileak proposatzeko aukera aztertu zen.
Bi alderdiek gure sektoreko lehiakortasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartu zuten.