- ConSalud.es egunkari digitalak antolatutako ConSalud2022 sariek Policlínica Gipuzkoari eman diote Erreferentziako Zentro Pribatu onenaren saria
- Joseba Vidorreta Quirónsalud Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzendariaren hitzetan: “Sari hau gugan konfiantza jartzen duen Gipuzkoako gizartearen zati handi batena da”.
ConSalud.es aldizkari mediko digitalaren erredakzioak erabaki du Policlínica Gipuzkoari ematea Estatuko Erreferentziako Zentro Sanitario Pribatu Onenaren Saria.
ConSalud2022 sariak banatzeko ekitaldia ekainak 28, asteartea, izan zen Madrilgo Erkidegoko Lehendakaritzaren egoitzan, eta saria Quirónsalud EAEko Lurralde Zuzendaria den Joseba Vidorretak jaso zuen, Policlínica Gipuzkoaren zuzendaritza-taldearen kide batzuekin batera.
Bere hitzaldian, Joseba Vidorretak honakoa esan zuen: “Ospitaleak dagokien gizartean errotzen dira, eta hori gertatzen denean, paziente, profesional eta erakundeengandik jasotzen duten konfiantza da haien aktibo nagusia”. Amaitzeko, sari honek Euskadiko Quironsalud taldearentzat eta, bereziki, Policlínica Gipuzkoarentzat duen bultzada azpimarratu zuen: “Izan ere, pertsonentzako osasun-etorkizun iraunkorra elkarrekin eraikitzen jarraitzeko erronka zirraragarriari gogo handiagoz eusten laguntzen digu”.
Hautagaitza aukeratzeko, ConSalud.es-en erredakzioak kontuan hartu ditu Policlínica Gipuzkoa bermatzen duten berrogei urtetik gorako esperientzia. Gaur egun, espezialitate guztiak dituen osasun-zentro aitzindaria da, eta teknologia abangoardistena du, Espainiako osasun pribatuan erreferentziazko osasun-zentro bihurtuz.