Basqueh Health Clusterrak apirilaren 28an Madrilen AseBiok antolatuko duen Investor Day 2022an parte hartuko du aurten ere. Laugarren edizio honek ICEX-Merkataritza Institutuaren laguntza izango du eta aurrez aurrekoa izango da.
Ekitaldia diseinatuta dago sektore bioteknologikoko enpresei edo ikerketa-zentroei finantzaketa pribatua eskuratzeko aukera errazteko. Estatuko zein nazioarteko inbertitzaileak biltzen ditu, eta, beraz, komunikazio-hizkuntza ingelesa izango da. Egun osoan zehar, hitzaldiz eta enpresen aurkezpenez beteta egongo da agenda. Gainera, one-to-one bileretarako gune bat izango du, bertaratutakoek horretarako prestatutako partnering plataformaren bidez kudea ditzaketenak.
Azken edizioan, 2020ko irailean formatu digitalean egin zena, 60 inbertitzaile nazionalek eta nazioartekoek parte hartu zuten, 18 herrialdetako 250 parte-hartzaile, 24 proiektu aurkeztu ziren eta one-to-one 571 bilera egin ziren.
Prezioa
Prezioetan sartzen dira partnering plataformarako eta hitzaldi eta aurkezpenetarako sarbidea, baita apirilaren 27ko arratsaldeko harrera ere.
AseBioko bazkideak eta ikertzaileak: 175 €+BEZ
Beste enpresa/erakunde batzuk: 350 €+BEZ
Basque Health Klusterrak % 15eko deskontua du bazkideentzat. Izena eman nahi izanez gero, idatzi komunikazioa@basquehealthcluster.org helbidera deskontu-kodea eskatzeko.