Basque Health Clusterrek ongietorria ematen die hiru bazkide berriri: ORTOVÁS, Systemilec Wealth eta TRAK.
Urte hasieran, otsaileko zuzendaritza-batzordean, 3 enpresa berri Basque Health Klusterrera atxikitzea onartu zen. Beharrezko izapideak egin ondoren, Euskadiko bioosasun enpresen elkarteko kide dira jada.
3 erakunde hauekin, klusterrak ez du soilik kopuruan gora egiten, baita enpresa-aniztasunean eta produktuen eta zerbitzuen tipologian ere.
Laster izango ditugu haien fitxak gure webgunean; bitartean, zertan aritzen diren azalduko dizuegu labur-labur, eta haien webguneak bisitatzera gonbidatuko zaituztegu, hobeto ezagutzeko.
Ortovas
Osasun-produktuen banatzailea Espainiako iparraldean. Arlo hauetan espezializatu dira: ginekologia, neurokirurgia, traumatologia eta urologia.
https://www.ortovas.com/
Systemilec Wealth
Herrekor Gestión-en spin-off-a da. SABELEC markaren azpian osasun-produktuak garatzen eta fabrikatzen lan egiten du, dependentziak eragindako zauriak prebenitzeko eta sendatzeko (edo Presio bidezko ultzerak, PBU).
Trak
Profesional sanitarioentzako tele errehabilitazio eta monitorizazio aplikazioa garatu duen osasun digitaleko start-up-a. Itsaspena handitzeaz gain, pazienteei ariketak denbora errealean zuzentzeko aukera ematen die, eta erabilera hain da erraza, ezen mugikor, tablet edo ordenagailu bakarra behar baitu.
https://www.trak.es/
Basque Health Clusterreko taldetik guregan jarritako konfiantza eskertu nahi dugu.