Tecnalia Basque Digital Innovation Hub-en nodoetako teknologietan murgiltzeko jardunaldietan parte hartuko du.
Ekitaldia uztailaren 7an izango da, 9:00ean hasita Miramongo parke teknologikoan (Mikeletegi Pasalekua 2).
Hasteko, nodoaren eta haren teknologien sarrera orokor bat egingo da; ondoren, BDIHaren laguntza-programari buruzko aurkezpen bat egingo da, eta sektoreko enpresa baten erabilera-kasu bat erakutsiko da. Enpresa-taldea bi saio paralelotan banatuko da, interesen arabera.
Bi saio paraleloetan, aktiboen erakustaldiak ikusiko dira, eta laborategiak bisitatuko dira: parte-hartzaileek aktiboak in situ ikusi ahal izango dituzte, eta aukera izango dute adituak zuzenean haiekin lanean ikusteko eta nodoaren teknikariekin beren behar partikularrak kontrastatzeko.
1. saio paraleloa
- Saio hau diagnostikoarekin lotutako produktu eta zerbitzuen garapenean lan egiten duten euskal enpresei zuzenduta dago; besteak beste, honetan dihardutenei: probak egiten, hodeiko aplikazioak garatzen, irudi biomedikoen analisian eta ebaluazio preklinikoan.
- Saio horretan, TECNALIAren diagnostiko-laborategia eta Vicomtech-en biomedikuntzako laborategia ere bisitatu ahal izango dira.
2. saio paraleloa
- Gailu medikoak fabrikatzen dituzten euskal enpresa guztiei zuzendua dago saioa, halakotzat harturik gaixotasun eta gaitzen prebentzio, diagnostiko, tratamendu eta errehabilitaziorako tresnak, gailuak, makinak, inplanteak, in vitro erabiltzeko erreaktiboak, softwareak, materialak edo antzeko gauzak.
- Gailu medikoen garapenarekin eta fabrikazioarekin lotutako zenbait aktibo aurkeztuko dira, denbora errealeko erakustaldiak eta CICbiomaGUNE eta CIDETECen laborategietarako bisitak barne.
Egitaraua
09:00 Harrera eta erregistroa
09:15 BDIHaren aurkezpena eta laguntza-programa
Susana Larrea (SPRI)
09:30 Gailu medikoen eta osasun digitalaren nodoa prestatzea
Carmen Pastor, Nodoko koordinatzailea
09:45 Sektoreko enpresa baten erabilera kasua – ATTENBIO /Graphenea
Amaia Rebollo
10:00 Galderak (1. zatia)
10:15 Atsedena eta kafea
10:30 ACHUCARROren aktiboaren aurkezpena eta erakustaldia
Biomarkatzaileak detektatzeko plataforma
10:55 TEKNIKERen aktiboaren aurkezpena eta erakustaldia
Pre-compliance testing lab
11:20 VICOMTECHeko aktiboaren aurkezpena
Biomedikuntzako laborategia
11:45 TECNALIAren aktiboaren aurkezpena
In vitro diagnostikorako biosentsoreak eta plataformak
12:05 TECNALIAren aktiboaren erakustaldi praktikoa
Laborategia bisitatzea
10:30 CIC nanoGUNEren aktiboaren aurkezpena eta erakustaldia
Alzheimerraren monitorizazio oso eraginkorra
10:55 TEKNIKERen aktiboaren aurkezpena eta erakustaldia
Prototipoen laborategia
11:20 TECNALIAren aktiboaren aurkezpena
Biomaterialak eta gailu medikoak ebaluatzeko laborategia
11:45 CIDETECen aktiboaren aurkezpena
Bio/nanomaterialekin gailu medikoak fabrikatzeko laborategia
12:05 CICbiomaGUNEren aktiboaren erakustaldi praktikoa
Irudi molekularreko unitatea eta sintesiaren eta biomaterialen funtzionalizazioa
12:35 Pintxoak
13:05 VICOMTECH egoitzara lekualdatzea
13:20 VICOMTECH laborategiaren erakustaldi praktikoa
13:50 Adituen panela, aldebiko bilerak
13:00 CICbiomaGUNEren egoitzara lekualdatzea
13:10 CICbiomaGUNEko laborategiaren erakustaldi praktikoa
Laborategiak bisitatzea
13:40 CIDETECen aktiboaren erakustaldi praktiboa
Laborategia bisitatzea
14:10 Adituen panela, aldebiko bilerak