- Nature Chemistry aldizkarian argitaratu da lana, eta orain arte toxikoak izateagatik baztertzen ziren produktu naturalak erabiltzea ahalbidetuko du.
- Ortokinonak oso substantzia erreaktiboak dira, eta tumore-ehunetara eraman daitezke antigorputz terapeutikoekin modu seguruan eta selektiboan jokatuz.
- Nature Chemistry aldizkarian argitaratu da lana, eta orain arte toxikoak izateagatik baztertzen ziren produktu naturalak erabiltzea ahalbidetuko du.
- Ortokinonak oso substantzia erreaktiboak dira, eta tumore-ehunetara eraman daitezke antigorputz terapeutikoekin modu seguruan eta selektiboan jokatuz.
Basque Research & Technology Alliance, BRTAko kidea den CIC bioGUNEren ikerketa batek frogatu du ortokinonak dituzten produktu naturalek ahalmen handia dutela minbiziaren aurkako eragile gisa.
Ikerketa honek aukera-leiho bat irekitzen du orain arte toxikotasun sistemiko handia izateagatik baztertzen ziren konposatu oso aktiboen garapen klinikoetan, Gonzalo Jiménez Osés Ikerbasquek CIC bioGUNEn azaldu duenez. Orain, berriz, antibody Drug Conjugates (ADC) izeneko antigorputz terapeutiko seguru eta selektiboetara konjugatuz tumore-ehunetara bideratzeko erabil daitezke.
Nature Chemistry-n argitaratu den lanaren arrakasta erreakzio kimiko berri baten aurkikuntzan datza, ortokinona motako farmako zitotoxikoak modu kontrolatuan askatzen baitira (β-lapatxona, dunniona eta kriptotanshinonaren deribatuak) estimulu entzimatikoaren pean, tumore-inguruneetako berezko azidotasun-baldintzetan. Lan honetan garatutako farmako-antigorputz konjugatuek in vivo eraginkortasuna erakutsi dute leuzemia mieloide akutuaren xenoinjertoaren eredu murino baten aurka.
Ekintza-mekanismo berritzaileak dituzten entitate kimiko berriak aplikatzea beharrezkoa da azken belaunaldiko terapiak garatzeko. Produktu naturalak maiz minbiziaren aurkako eragileen iturri izaten dira. Hala ere, in vitro balio sendagarriarekin identifikatutako produktu natural asko ustiatu gabe daude oraindik, in vivo toxikotasun handia dutelako. Babesteko/konjugatzeko eta babesgabetzeko/askatzeko estrategia berriaren bidez, pHarekiko sentikorra den autoimmolaziozko 1,6-ezabatze erreakzio batean zentratuta, orain arte deskribatu ez dena, toxikotasun hori tratamenduaren xede den tumore-ehunera ailegatu arte ezkutatzea lortu da.
Ikerketa honetan aurkeztutako kontzeptuen aplikazio-eremu potentzial nabarmenena minbiziaren aurkako sendagaien eta terapia selektiboen garapenean dago.
Gonzalo Jiménez Osésen ikerketa-taldeak (CIC bioGUNE) garatu du lana, University of Cambridge, Lisboako Unibertsitatea, AstraZeneca eta University Jenarekin lankidetzan.
CIC bioGUNEri buruz:
Biozientziako Ikerketa Kooperatiboko Zentroa (CIC bioGUNE) – Basque Research and Technology Alliance erakundeko kidea – Egoitza Bizkaiko Parke Zientifiko Teknologikoan duena, ikerketa biomedikoko erakunde bat da, biologia estrukturalaren, molekularraren eta zelularraren arteko interfazean abangoardiako ikerketa garatzen duena, arreta berezia jarriz gaixotasunaren oinarri molekularren azterketan, garapen-metodo berriak erabiltzeko.