AJL Ophthalmic S.A. esportazioari dagokionez lortutako lorpenak eta arrakastak aitortzen dituen saria eskuratu du
DHLk urtero ematen duen Esportaziorako Atlasaren Sari Nagusia jaso du AJL Ophthalmic S.A.k Sariak azken urtean egindako esportazioak aitortzen ditu.
AJL Ophthalmic kirurgia oftalmikorako gailu mediko berritzaileen fabrikatzaile nazional bakarra da, mundu osoko 80 herrialde baino gehiagotan du presentzia, eta urtez urte hazten jarraitzen duen banatzaile sare zabala du.
Horregatik, DHLk aurten AJL Ophthalmic enpresari Esportaziorako Atlasaren Sari Nagusia ematea erabaki du.
Azken urteotan esportazioak bultzatu dituen mugarri garrantzitsuenetako bat izan da 2013an Estatu Batuetako Addition Technology Inc (ATI) konpainia osoa erosi izana eta Ferrara e Hijos SL bere egitura merkaturatzailean sartu izana. AJL Ophthalmic enpresak konpainiaren esportazioak esponentzialki bultzatzea lortu du, oftalmologiaren merkatu globalean aitortutako enpresa gisa kokatuz. Gaur egun, fakturazioaren % 30 esportazioetatik dator, baina 2010ean % 5 ziren, eta horrek erakusten du azken urteetan izan den hazkundea.
AJL Ophthalmic enpresak 30 urte bete ditu AEBetatik bereziki inportatutako osasun-materiala banatzen hasi zenetik. Gaur egun, 85 banatzaile ditu munduan zehar, eta % 190ko hazkundea izan du azken hamarkadan. Nazioarteko presentzia eta esportazioak handitzea AJL Ophthalmic erakundearen lehentasunetako bat bihurtu da, talentua eta berrikuntza Euskaditik mundu osora hedatuz.
Sariari buruz gehiago irakur dezakezue esteka hautean: