Datorren astelehenean, urriak 3, itxiko dira Akitania Berria/Euskadi/Nafarroa bioosasun industriaren topaketetarako izen-emateak. Topaketak enpresaburuei, ikertzaileei, unibertsitatekoei eta, azken batean, Euskadiko, Akitania Berriko eta Nafarroako osasun-sektoreko berrikuntzaren eragile guztiei zuzenduta daude.
Erabaki ez dutenentzat, programa osoa aurki dezakezute non flash aurkezpenen enpresak ikusiko dituzute, baita Open Innovation eta mugaz gaindiko proiektuen ordutegia ere.
Inskripzioek, B2B bilerak egiteko aukera barne, prezio hauek dituzte (+%10eko BEZa):
- Ez bazkideak: 360 €
- Bazkideak*: 230 €
- Unibertsitarioak, ikasleak eta sistema publikoko ikertzaileak: 100 €
Bazkideak*: kluster antolatzaile eta laguntzaileetako bazkide guztiak hartuko dira bazkidetzat (Basque Health Cluster, GIPSO-PolePharma, SODENA, ALLIS NA).
Topaketak, beste behin ere, aurrez aurre antolatuko dira. Aurten, Bilbo berriki zabaldutako “BAT dorrea“n izango dira.
Ekitaldiari buruzko informazio guztia webgune ofizialean aurki dezakezue: