Datorren martxoaren 10ean, “4.0 lidergoa: eraldaketa digitalerako estategiaren garapena” jardunaldia ospatuko dugu, Cardivaren eskutik.
Hitzordu honen helburua RFID teknologian sakontzea da, ospitaleetarako irtenbide logistiko gisa. Barra-kode honen funtzionamendua ezagutuko dugu, gainera, km 0ren industria bultzatzeko aukera ematen baitu, eta dagoeneko sartu duten ospitaleen esperientzia entzungo dugu.
Jardunaldia aukera paregabea izango da Cardivaren zerbitzu honi buruzko xehetasun guztiak bertatik bertara ezagutzeko, stocken kudeaketan, trazabilitatean eta kontrolean eragin positiboa baitu.
Topaketa Basque Health Clusterraren egoitzan izango da, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko BIC BIZKAIA Eraikinean (Astondo Bidea, 612 eraikina, 48160 Derio), 10: 00etatik 13: 00etara. Aurrez aurreko ekitaldia izango denez, edukiera mugatua dago eta doakoa den arren, aldez aurretik izena eman behar da.
Agenda
10:00 Ongi etorria
Marian Ibarrondo, Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria (EUSKO JAURLARITZA).
10:10 TOKI PRODUKZIOA: Industria km 0
Carlos Ibares, kardiologia eta interbentzionismo zuzendaria (CARDIVA)
10:30 RFID: 4.0 barra-kodea
Gorka Gallardo, CEO (RAINDANCE)
11:15 Atsedena
11:30 AGILE SYSTEM: irtenbide bat ospitaleentzat RFID teknologian oinarrituta
Unai Atristain, klinikako zuzendaria (CARDIVA)
12:00 Mahai-ingurua: 4.0 logistika saniarioa hornitzeko katea
Moderatzailea: Maria Pascual de Zulueta, Basque Health Clusterreko zuzendaria
13:00 AMAIERA
Cardivari buruz:
Cardivak osasunaren arloko profesionalei zuzendutako osasun materiala eskaintzen du. 1000 produktutik gora dituen katalogo zabalean, Cardivak mina arintzeko soluzioak, material kirurgikoak eta material kardiologikoak merkaturatzen ditu, besteak beste. Pazienteen bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin eta 30 urtetik gorako esperientziarekin, Cardivak ISO ziurtagiriak ditu eta AENOR erakundean erregistratuta dago.