DESKRIBAPENA
Leartiker zentro teknologiko bat da, enpresa ehunari balioa eskaini nahi diona I+G+B arloko jarduerari esker eta polimeroen teknologiaren eta elikagaien teknologiaren arloetako transferentzia egokiari esker.
Osasunerako espezializazio teknologikoaz baliatuta, Leartiker Tecnología de Polímeros erakundeak, hamar urtetik gorako esperientzia duenak, material polimeriko biobateragarri berriak garatzen ditu gailu medikoetan erabiltzeko, batik bat hiru arlotan: mikrofluidika, ehunetako ingeniaritza eta gailu medikoak.
Mikrofluidika: Egitura mikrofluidikoen edo Point-of-Care gailuen garapena, materialetatik hasi eta prozesura arte, gainazaletako tratamenduak eta injekzioaren funtzionalizazioa eta fabrikazio prozesua edo injekzio-konpresioa erreplikagarritasunerako eta propietate optikoak.
Ehunetako ingeniaritza: Biomaterialen garapena eta fabrikazio prozesuak ehunen birsorkuntzarako, scaffold-en karakterizazioa eta bioinprimaketa bidez fabrikatutako hidrogelak.
Gailu medikoen garapena: Gure helburua da medikuen beharrak ulertu eta horiei erantzuna ematea, euren eguneroko lanean laguntzen dieten gailuak garatzeko. Horrez gain, paziente bakoitzarentzat pertsonalizatutako gailuak garatzen ditugu silikonazko materialak eta termoplastikoak oinarri hartuta, ideiatik hasi eta aurreseriera arte. Etorkizunera begira, adimen artifizialaren eta Big Data-ren aurrerapen berriekin, diagnostiko eta tratamendu ia pertsonalizatuak ahalbidetzen dituzten gailuen garapena aurreikusi da, gailu mediko horietan integratutako sentsoreei esker. Horrek prebentzioa areagotzea eta osasunaren hobekuntza integrala ahalbidetuko ditu.
Gure garapen osoa ISO 13485 arauaren arabera egiten da, ISO7 areto zurian, hartara gailu medikoen kalitatearen kudeaketa bermatuta.
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako euskal estrategiari jarraituta, osasun sistemaren, enpresa sistemaren eta sistema zientifiko-teknologikoaren arteko lankidetza sustatzen dugu. Europako proiektuetako nazioarteko bazkideekin, ospitaleekin eta medikuekin batera, aurrerapen berriak garatzen eta esportatzen ari gara, ezaguera sortzen eta osasuneko erronketarako soluzioak eskaintzen. Gure aliantza estrategikoei esker gailu berriak ingurune klinikoan probatu eta baliozkotzeko aukera izaten dugu.
Bi arlo teknologiko, polimeroak eta elikagaiak, osasun pertsonalizatura orientatutako zerbitzuak garatzeko, osasun eta elikagaien arloetako ikerketaren arteko loturak ezarrita, geroz eta elikagai osasuntsuagoak garatu ahal izateko.
Gako hitzak
Leartiker, Teknologia, Polimeroak, Elikagaiak, Ikerketa, I+G+B, Transferentzia, Ezaguera, Berrikuntza, Ingeniaritza, Osasuna, Pertsonalizatua, Osasuntsua, Health, Materialak, Biobateragarritasuna, Gailu medikoak, Medical devices, Mikrofluidika, Point Of Care, POC, Ehunetako ingeniaritza, Tissue engineering, Prozesua, Injekzioa, Injekzio-konpresioa, Ehunetako birsorkuntza, Fabrikazioa, Scaffolds, Hidrogelak, Bio-inprimaketa, Ospitalea, Irudien tratamendua, Silikona, Termoplastikoak, Sentsoreak, Sentsorizazioa, ISO13485, Areto zuria.