DESKRIBAPENA
Fagor Healthcare MONDRAGON kooperatibako kide da, munduko kooperatiba handienetako bat eta Espainiako zazpigarren korporazio industriala. Fagor Healthcare enpresak SPD (dosifikazio sistema pertsonalizatuak) sistemen zerbitzu integrala jartzen du pazienteen eskura. Farmazian, farmazialariaren lana erraztuko duen zerbitzu bat izango dute, pazienteak fidelizatzen lagunduko duena eta pazienteen tratamenduarekiko atxikidura hobetuko duena profesionalaren laguntzari eta blister zirkular intuitibo, eroso eta erraz bati esker. Prozesu hau mugikorrerako aplikazio batekin osatuko da, pazienteari sendagaiak hartzeko ordua gogoraraziko diona.
Gako hitzak
SPD, Blister, Atxikidura, Sendagaien banagailua, Gogorarazpenen aplikazioa.