DESKRIBAPENA
1993. urtean sortutako enpresa farmazeutikoa, produktu farmazeutikoen eta errezetadun eta errezeta gabeko sendagaien ikerketan, garapenean, fabrikazioan eta merkaturatzean esperientzia zabala duena. Egoitza Leioan dute, I+G+B zentroarekin eta fabrikazio kimiko zein farmazeutikorako instalazioekin batera. Azken urteotan, FAES FARMA taldeak nazioarteko hazkundearen aldeko apustua egin du eta bulegoak eta laborategiak ireki ditu munduko toki guztietan. Gaur egun, 1500 langile ditu. Aldi berean, bere jarduera dibertsifikatu du beste laborategi batzuen erosketa eta partaidetzarekin, bai giza osasunaren zein animalien osasunaren arloan. Hurrengo proiektu handien artean dago 2024. urterako fabrikazio instalazio berri bat eraiki eta abian jartzea, Derion, 60.000 m2-ko azalera eraikiarekin eta 150 milioi euroko inbertsioarekin.
Gako hitzak
Produktu farmazeutikoen eta errezetadun eta errezetarik gabeko sendagaien ikerketa, Garapena, Fabrikazioa, Merkaturatzea, Animalien osasuna.