Zibersegurtasuna gero eta garrantzitsuagoa da, erabiltzaileak inoiz baino konektatuago baikaude hainbat gailu eta plataformen bidez. Horregatik, aukera handiagoa dago erabiltzaile eta/edo erakunde baten datuak eta informazio pertsonala arriskuan jartzeko. Adibide gisa, joan den martxoan Bartzelonako Clinic Ospitalean jasandako zibererasoa aurkez dezakegu.
Horregatik guztiagatik, Basque Health Clusterrek, Cybasque elkartearekin lankidetzan, zeinak beste sektore batzuekiko lankidetza sustatuz eta produktu/zerbitzu, teknologia eta merkatu berrien garapena bultzatuz zibersegurtasuna sustatzea helburu duen, gure bazkideentzat interesgarriak izan daitezkeen eta sektorearen zibersegurtasunari eta datuen babesari eta kudeaketari mesede egingo dioten ekintzak eta proiektuak gauzatzea proposatzen dugu.
Ekintza hauei dagokienez, BeDIGITAL ekitaldiaren esparruan lankidetza honen hurrengo urrtas gisan antolatu dugun tailerrera gonbidatzen zaituztegu, datorren ekainaren 7an , 11: 30ean, BECeko speak corner-ean.
EGITARAUA: