VRPharma errealitate birtualeko (BE) edukien lehen “farmazia” digitala da, pazienteen minaren, beldurraren eta antsietatearen gaineko pertzepzioa murrizteko ingurune medikoan. Konponbide honen bidez, pazientearen esperientzia eta zaintza hobetu nahi dira tratamendu
medikoen aurretik, bitartean eta ondoren, bere osasun emozionala eta mentala hobetzeko helburuarekin, errekuperazio hobea ziurtatuz.
Bellvitgeko Ospitalearekin batera ematen ari da lankidetza hori, Zainketa Intentsiboetako Unitatean hain zuzen. Saiakuntzaren bidez, errealitate birtualaren erabilerak pazienteek toraxeko drainatzeak kentzean izaten dituzten min eta antsietate mailei nola eragiten dien ebaluatu nahi da -Ebakuntzaren ondoren, prozesuak 48 ordu iraun dezake -.
Horretarako, VRPharmako liburutegiko erlaxazio-edukietako batzuk erabiltzen dira. Hala nola, Crystal Serenity eta Ocean Breeze bezalako esperientziak 15-20 minutu arteko
iraupena dute hauek, analgesikoen kontsumoa murrizteko elburuarekin. Horretarako,unitateko erizainek BEko betaurrekoak jartzen dizkiete pazienteei, eta, haien lehentasunen eta nahien arabera, betaurrekoak kontrolatzeko gailu gisa funtzionatzen duen tablet batekin hasiera ematen diote esperientziaru. Une oro, higiene-neurri sanitario egokiak mantentzen dira, eta gainera, pazienteen erosotasuna bermatzen da.
Azterketa kliniko hori Ospitalearen beraren humanizazio-proiektuen parte da, eta haren helburua, VRPharmarenaren berdina, pazientearen esperientzia hobetzea da, bere senideei, osasun-zentroei eta osasun-langileei balioa emanez teknologia berritzaile baten bidez.
Ospitaleko taldeak partekatutako datuen arabera, pazienteen lehen laginaren esperientzia oso positiboa izan da. Kalkuluen arabera, azterketa klinikoaren lehen datu ofizialak eskuragarri egongo dira 2023aren erdialdean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan hello@vprharma.io (Gerardo Colindres) edo haien webgunera jo: