Mondragon Unibertsitateak eta Nagusi Intelligence Centerrek (NIC) bat egin dute Silver Economy-n espezializatutako prestakuntza ekartzeko. Nagusi Intelligence Centerren emango diren 2 masterren eta ikastaro baten bidez, nahi duten profesionalek adimen artifizialari edo ekintzailetzari buruzko ezagutzak zabaltzeko aukera izango dute.
Klaseak astearte eta ostiral arratsaldetan izango dira eta ikasleek, gainera, material gehigarria izango dute Mondragoneko Moodlean. Programaren garapenean, ikaskuntza aktiboa erabiliko da, partaidetza-prozesu batean oinarritua, eta parte-hartzaileek edukiak eta jarduerak ahalik eta gehien aprobetxatzen dituztela bermatuko duen jarraipen eta kontrol akademiko eta teknikoa izango duena. Ikasketa guztiek amaierako proiektu bat dute, tutore aditu baten gida izango dutenak.
Mondragon Unibertsitateko irakasleak, kualifikazio handikoak eta proiektu errealetan esperientzia dutenak, irakaskuntza eta abangoardiako gaien ikerketa eta sektoreko enpresak uztartzen dituztenak.
Masterrak urritik ekainera ematen dira eta ikastaroa urtarriletik ekainera izango da. Gehienez 20 plaza izango dituzte guztiek, prestakuntza honek eskatzen duen arreta pertsonalizatua eman ahal izateko, eta izen-emateak itxi egingo dira plazak betetzean.
Informazio gehiago Mondragongo webgune ofizialean aurki dezakezue:
- Profesionalentzako osasun adimen artifiziala eta silver economy masterra: datuen analisiko teknikak eta adimen artifiziala aplikatzeko gai diren profesionalak prestatzera bideratuta dago prestakuntza, osasun digitalean eta medikuntza prebentibo eta pertsonalizatuan aplikatzeko.
- Silver economyrentzako ekintzailetza teknologikoko masterra: Masterraren helburua da berrikuntza eta ekintzailetza prozesuak gidatzeko eta errazteko gai diren profesionalak prestatzea, aldaketa demografikoaren erronkari erantzuteko.
- Data sciencen, industriatik silver economyra unibertsitate aditu ikastaroa: Ikastaro aurreratu honetan parte-hartzaileak prestatu nahi dira datuen analista edo zientifiko bihurtzeko behar diren ezagutzak eta trebetasunak lor ditzaten.