Tecnaliak bere proiektuen errepasoa eginez itxi du urtea. Besteak beste, TRACEBOT nazioarteko proiektua dugu, manipulazio robotizaturako sistema bat garatuko duena, kirurgiako teknologiak hobetzeko KIRUHAP ekimena eta exOsasun Hazitek estrategikoa.
TRACEBOT proiektua:
Tecnaliak Europako beste 5 erakunderekin bat egin du, robotizatutako manipulazio-sistema bat garatzeko. Proiektu horrek Europako funtsak ditu, eta robotak sortu nahi ditu, giza langileen erakustaldietatik ikasiko dutenak. Proiektu honen bidez, robot medikoen arazo handienetako bat konpondu nahi da: trazabilitatea. Sistema robotiko berriek hautematen eta egiten dutena ulertzeko gai izango dira, edozein manipulazio egiaztatuz eta, horrela, osasun-industriaren arau zorrotzen beharrak betez. Proiektua aurtengo urtarrilean hasi zen eta 2025eko martxoan amaituko da.
Proiektuari buruz gehiago jakin nahi dutenek eta beren laguntzaileek horretarako sortu den webgunearen bidez egin dezakete:
tracebot.eu
KIRUHAP ekimena:
Tecnaliak ukipenezko telemanipulazioko eta atzeraelikadurako teknologia aurreratuak txertatu nahi ditu kirurgia robotizatuko gailuetan. Kirurgialari eta robot teleoperatuaren artean koordinazioak erreferentziazko hainbat sistema interpretatzea eskatzen duela kontuan hartuta, ekimenak robotak emandako informazioa hobetu nahi du, profesionalaren nekea eta karga mentala murriztuz.
Diziplina anitzeko talde eskarmentudunari esker, kontrol-eredu berri bat eta atzeraelikadurako teknologia hobea garatzeko gai izan dira. Bi alderdi horiei esker, profesionalak ikusten duena eta robota maneiatzen sentitzen duena zehatzagoak eta errealitatearekin bat datozenak izango dira.
Aurkikuntza horiek funtsezkoak izango dira gaur egun Gipuzkoan sektoreko hainbat enpresa garatzen ari diren gailuentzat, ospitale gehiagotan inplementatzeko eta erabilera orokortzeko.
Hazitek Estrategia 2020: ExOsasun
ExOsasun proiektuak (belaunaldi berriko exoeskeleotoetan ikertzea, lan-ingurunean muskulu- eta eskeleto-transtornoak prebenitzeko) transtorno muskulueskeletikoak murriztea du helburu, batez ere sorbaldako eta gerrialdeko transtornoak. Horretarako, exoeskeleto adimentsuak eta oso pertsonalizagarriak garatuko dira, eta ergonomia jarriko da erdigunean, hori funtsezkoa baita gaitz horiek prebenitzeko. Proiektuak gehiegizko esfortzu gehien dauden bi sektoreetan jarriko du arreta: arreta soziosanitarioko zentroetan eta industria metalmekanikoan.
IMQ Taldeak zuzendutako Hazitek proiektu honek 8 parte-hartzaile ditu, eta SPRIk (Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia) eta Europako Batzordeak (EGEF) osatzen dute:
- GESTAMP GLA
- Gogoa Mobility Robots
- Grupo IMQ
- I3B
- Ibermática
- Ludus VR
- STT Ingeniería y Sistemas
- Tecnalia
- ZERMIK
Tecnaliari buruz:
TECNALIA Europan erreferentea den ikerketa eta garapen teknologikoko zentro bat da. BRTA (Basque Research and Technology Alliance) erakundeko kide da eta 30 nazionalitatetako 1400 profesional ditu, teknologia BPGd-an eraldatzeko helburuarekin lan egiten dutenak, pertsonen bizi kalitatea hobetzeko eta enpresei negozio aukerak eskaintzeko. Hauek dira bere jarduketa eremu nagusiak: osasuna, eraldaketa digitala, fabrikazio aurreratua, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria eta hiri ekosistema.
Produktu eta zerbitzu pertsonalizatuen garapena sustatzen dugu prebentzioaren, diagnostikoaren, pronostikoaren, tratamenduaren eta errehabilitazioaren faseetan, genetika, nutrizioa eta ingurune fisiko eta soziala barne hartzen dituen ikuspegi integral baten bitartez, horiek baitira pertsonen osasunean eragin gehien duten aldagaiak. Zehazki, alor hauetan lan egiten dugu: elikadura osasungarria, neuro-ingeniaritza, biomaterialak, robotika medikoa, osasun digitala, in vitro diagnostikoa, irudi medikoa eta garapen farmazeutikoa.