Singapur munduko hirugarren herrialderik berritzaileena da, eta negozioak gehien errazten dituen bigarrena. Azken 10 urteetan 50.000 enpresa teknologiko sortu dira, eta Asiako hego-ekialdean erreferentziazko merkatu bihurtu da. Merkatu lehiakor horretan lekua egin nahi duten Espainiako enpresei laguntzeko asmoz, ICEXek eta Espainiako Ekonomia eta Merkataritza Bulegoak osagai berritzaile eta teknologiko handia duten medtech eta/edo biotech sektoreetako puntako start-up eta enpresa espainiarrentzat Desafía Singapur antolatu dute.
Bi astez, hautatutako enpresek workshopak, mentoringa eta networking jarduerak jasoko dituzte, besteak beste, Singapurrek eta Asiako beste herrialde batzuek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzeko.
Programa zehatz-mehatz azaldu ahal izateko, ICEXek eta BHCk hitzaldi bat antolatu dute datorren asteazkenean, urriaren 20an, Bizkaiko parke zientifiko eta teknologikoko BICen. Saioa 10: 30ean hasiko da eta aurrez aurrekoa izango da. Plaza mugatuak ditugu.
Agenda
10:30 Desafia programaren aurkezpena
11:30 Galderak
12:00 Aldebiko bilerak programaren antolatzaileekin
13:00 Amaiera