Tecnaliak jarrdunaldi bat antolatu du robotika sanitarioari buruz, teknologia horren garapenean lan egiten duten enpresentzat.
Ekitaldia maiatzaren 20an izango da, 8:30ean hasita Miramongo parke teknologikoan (Mikeletegi Pasalekua 2). Aurrez aurre zein online bidez parte hartu daiteke, eta ekitaldiaren hizkuntza ingelesa izango da.
Osasuna zaintzeko teknologia robotikoetako adituak gonbidatuko dira, ReHyb proiektuko bazkideak barne. Ekitaldiak tailerrak izango ditu non jarduera interaktiboak egingo dituzten parte-hartzaileek.
Jardunaldi hau Europako bi proiekturen testuinguruan antolatu da: DIH-HERO (Digital Innovation Hubs in Healthcare Robotics) eta ReHyb (Rehabilitation Based on Hybrid Neuroprosthesis). Lehena, plataforma independiente bat da,Europa osoko berrikuntza digitaleko zentroak lotzen dituena laguntza-sare bat sortzeko, osasungintzako robotikaren alorreko edozein eragile aktibori zuzendua. Bigarrena, Europako proiektuaren partzuergoa goiko gorputz-adarren exoeskeleto hibrido bat garatzen ari da, hautemateko eta jarduteko bere gaitasunak erabiltzen dituena erabiltzailearen biki digitala sortzeko.
Egitaraua
08:45 Ongi etorria eta erregistratzea
09:00 Sarrera
Sandra Hirche doktorea, ReHyb-eko koordinatzailea (TUM)
Thierry Keller doktorea, Tecnalia
09:15 Giza-roboten arteko elkarreraginerako arauak eta erregelamenduak robotika medikoan
Jan Veneman doktorea, Hocoma AG
10:00 ISO modulartasuna exoeskeleto jantzigarrientzat
Gurvinder Singh Virk irakaslea, ingenieritza fakultateko dekanoa
10:45 Atsedenaldia eta kafea
11:05 Garun-hodietako istripuen errehabilitazioa klinikan eta etxean exoeskeletoekin: Erronkak eta etorkizuneko aukerak
Carmen Krewer, Schön Klinik Bad Aibling
John Paulon Hansen, Danimarkako Unibertsitate Teknikoa
11:50Garunaren osasunaren pipeline digitala: gizarteari zientzian oinarritutako garun-osasuna eskaintzeko aukerak eta erronkak
Paul Verschure doktorea, IBEC ikerketa-zentroa
12:35 EUSKAL DIH. Enpresa txiki eta ertainentzako aukerak
Carmen Pastor, BDIHeko Osasun Nodoaren koordinatzailea
12:45 Estandarrei eta jardunbide egokiei buruzko eztabaida-panela
Moderatzailea Ainara Garzo doktorea, Tecnalia
13:35 Amaiera
Tecnaliari buruz:
TECNALIA Europan erreferentea den ikerketa eta garapen teknologikoko zentro bat da. BRTA (Basque Research and Technology Alliance) erakundeko kide da eta 30 nazionalitatetako 1400 profesional ditu, teknologia BPGd-an eraldatzeko helburuarekin lan egiten dutenak, pertsonen bizi kalitatea hobetzeko eta enpresei negozio aukerak eskaintzeko. Hauek dira bere jarduketa eremu nagusiak: osasuna, eraldaketa digitala, fabrikazio aurreratua, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria eta hiri ekosistema.
Produktu eta zerbitzu pertsonalizatuen garapena sustatzen dugu prebentzioaren, diagnostikoaren, pronostikoaren, tratamenduaren eta errehabilitazioaren faseetan, genetika, nutrizioa eta ingurune fisiko eta soziala barne hartzen dituen ikuspegi integral baten bitartez, horiek baitira pertsonen osasunean eragin gehien duten aldagaiak. Zehazki, alor hauetan lan egiten dugu: elikadura osasungarria, neuro-ingeniaritza, biomaterialak, robotika medikoa, osasun digitala, in vitro diagnostikoa, irudi medikoa eta garapen farmazeutikoa.