[vc_row][vc_column][vc_column_text]
Tecnaliak jarrdunaldi bat antolatu du robotika sanitarioko eta errealitate birtualeko jardunbide egokiei buruz, teknologia horien garapenean lan egiten duten enpresentzat.
Ekitaldia maiatzaren 17an izango da, 8:45ean hasita Miramongo parke teknologikoan (Mikeletegi Pasalekua 2). Aurrez aurre zein online bidez parte hartu daiteke, eta ekitaldiaren hizkuntza ingelesa izango da.
Jardunaldian zehar, nazioarteko adituen bitartez, osasuna zaintzeko sistema robotikoen softwarea, elkarreragingarritasuna eta giza eta robot interfazeak garatzeko jardunbide egokiak eta gomendioak ezagutaraziko dira.
Ekitaldia bi saio paralelotan banatuko da: bata, osasunerako robotikan zentratua, eta bestea, errealitate birtualari buruzkoa, elkarrekintza batzuk barne.
[/vc_column_text][vc_btn title=”Izena eman” style=”outline-custom” outline_custom_color=”#9595c9″ outline_custom_hover_background=”#9595c9″ outline_custom_hover_text=”#ffffff” align=”center” i_icon_fontawesome=”fas fa-edit” add_icon=”true” link=”url:https%3A%2F%2Fregister.gotowebinar.com%2Fregister%2F9004316757812105228|target:_blank”][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column width=”1/2″][vc_column_text]
Osasunerako robotika saioaren helburua
Dr. Patrick Courtney eta Dr. Diego Torricelli doktoreek osasunerako teknologia robotikoen garapenean erabili beharreko jardunbide egokiei eta estandarrei buruzko jardunaldian parte hartuko dute.
Amaieran lan-saio bat egingo da jardunaldian parte hartzen dutenen eta gonbidatutako hizlarien artean, osasuna zaintzeko robotikan dauden eta sortzen ari diren teknologiei buruz. DIH-Hero sareko kide gisa, Tecnaliak osasunerako robotikako teknologiak garatzen dituzten enpresa txiki eta ertainei lagundu nahi die, haien ikerketa eta berrikuntza bizkortzeko.
[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/2″][vc_column_text]
Errealitate birtualeko saioaren helburua
Errealitate birtuala eta areagotua industrian eta osasunean arrakastaz aplikatu da. Hala ere, TACTILITY ekimenean erabiltzailea ingurune birtual horietan murgiltzeko lanean ari dira, esperientzia ukipenezko atzeraelikadurarekin aberastuz.
Genoako eta Aalborgeko Unibertsitateko edo Inria eta TECNALIA ikerketa-zentroetako gaietako nazioarteko aditu batzuek hainbat aplikaziotarako interfaze berriak erabiltzeko dituzten ezagutzak eta esperientziak partekatuko dituzte bertaratutakoekin. Saioaren amaieran bertaratutakoek TACTILITY sistema probatzeko aukera izango dute.
[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_column_text]
Egitaraua
08:45 Ongi etorria eta erregistroa
[/vc_column_text][vc_row_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text]
09:00 Sarrera
09:15 Estandarren zeregina (elkarreragingarritasunarena) berrikuntzan eta robotikako oztopoak gainditzean ETE eta erabiltzaileentzat: laborategiko zientziaren eta automatizazioaren adibide batzuk
Patrick Courtney doktorea
10:15 Merkatuaren eta ikerketaren arteko aldea ixten, ebaluazio konparatiboko estandarrak eta tresnak erabiliz
Diego Torricelli doktorea
[/vc_column_text][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text]
09:00 Sarrera
09:15 Erretroelikadura haptikoa
Strahinja Dosen doktorea, Aalborg Unibertsitatea
Matija Strbac doktorea, Tecnalia Serbia
09:45 Errealitate birtuala
Ferran Argelaguet doktorea, Inria
10:15 Teleoperazioa
Maurizio Valle doktorea, Genova Unibertsitatea
10:45
Unai Extremo, VirtualWare Group (Sortzaile eta CEOa)
[/vc_column_text][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_column_text]
11:15 Atsedenaldia eta kafea
[/vc_column_text][vc_row_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text]
11:45 Cybersurgery
[/vc_column_text][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text]
11:45
Iñaki Aramburu, Oroi Tech (Ko-CEO eta Ko-fundatzailea)
[/vc_column_text][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_column_text]
12:45 Bazkaria
[/vc_column_text][vc_row_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text]
14:00 Estandarrei eta jardunbide egokiei buruzko eztabaida-panela
Moderatzailea Ainara Garzo doktorea
[/vc_column_text][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text]
14:00 Errealitate birtualari buruzko eztabaida-panela
Moderatzailea Thierry Keller doktorea
[/vc_column_text][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_column_text]
14:30 Ondorioak
Moderatzailea Thierry Keller doktorea
14:45 Atsedenaldia eta kafea
15:15 Networking* / Demo TACTILITY sistema
16:15 Tecnaliako laborategira bisita eta demoak
17:45 Amaiera
*ilera pertsonalak eskatu ahal izango dira jardunaldiko hizlariekin. Networking bilera horiek jardunaldia baino lehen antolatu ahal izateko, Ainara Garzorekin harremanetan jarri beharko duzue.
[/vc_column_text][vc_btn title=”Informazio gehiago” style=”outline-custom” outline_custom_color=”#9595c9″ outline_custom_hover_background=”#9595c9″ outline_custom_hover_text=”#ffffff” align=”center” i_icon_fontawesome=”fas fa-edit” add_icon=”true” link=”url:https%3A%2F%2Fwww.tecnalia.com%2Fagenda%2Frobotica-realidad-virtual-ambito-sanitario|target:_blank”][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_column_text]
Tecnaliari buruz:
TECNALIA Europan erreferentea den ikerketa eta garapen teknologikoko zentro bat da. BRTA (Basque Research and Technology Alliance) erakundeko kide da eta 30 nazionalitatetako 1400 profesional ditu, teknologia BPGd-an eraldatzeko helburuarekin lan egiten dutenak, pertsonen bizi kalitatea hobetzeko eta enpresei negozio aukerak eskaintzeko. Hauek dira bere jarduketa eremu nagusiak: osasuna, eraldaketa digitala, fabrikazio aurreratua, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria eta hiri ekosistema.
Produktu eta zerbitzu pertsonalizatuen garapena sustatzen dugu prebentzioaren, diagnostikoaren, pronostikoaren, tratamenduaren eta errehabilitazioaren faseetan, genetika, nutrizioa eta ingurune fisiko eta soziala barne hartzen dituen ikuspegi integral baten bitartez, horiek baitira pertsonen osasunean eragin gehien duten aldagaiak. Zehazki, alor hauetan lan egiten dugu: elikadura osasungarria, neuro-ingeniaritza, biomaterialak, robotika medikoa, osasun digitala, in vitro diagnostikoa, irudi medikoa eta garapen farmazeutikoa.
[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]