Lanpostuaren deskribapena:
VIVEbiotech funtzioan esperientzia duen Project Manager baten bila dabil, Project Managers taldean parte hartzeko, Negozio Garapeneko departamentuan. Funtsezko postu horren xedea izango da VIVEbiotech lantzen ari den proiektu konplexuak eta sail anitzekoak kudeatzea, bai eta beste proiektu gehigarri batzuk ere, VIVEbiotech-en gaitasun gero eta handiagoei lotuak, bezeroei garaiz erantzuteko, proiektuan zehar dituzten eskakizunak bete ditzaten. Gaur egun, VIVEbiotech Estatu Batuetan, Europan eta Asian egoitza duten enpresentzako nazioarteko 35 proiektu baino gehiagoko pipeline bat lantzen ari da.
Hautagaiaren profila:
- Bezero-zorro fidelizatu eta gero eta handiagoa sortzeko eta mantentzeko euskarri aktiboa emango duzu, haien beharrei erantzungo dieten neurrira egindako proiektuen kudeaketa optimoaren bidez (CDMO).
- Proiektua garatu bitartean bezeroarekiko harremana kudeatuko duzu: haren zalantzak argituko dituzu, eskakizun berriei erantzungo diezu, txosten elektronikoak egingo dituzu
- Bezeroarekin negoziatuko dituzu proiektuaren helburu berriak edo baldintza gehigarriak (deskribapen tekniko xehatua, epeak eta aurrekontua barne hartzen dituen gehigarri espezifiko bat prestatzea)
- Barne-jarduerak koordinatuko dituzu, proiektuak garaiz, helburuaren barruan eta aurrekontuaren barruan ematen direla bermatuz, eta beste sail batzuetako pertsonak koordinatuko dituzu, proiektuari buruzko informazio espezifikoa eman dezaten.
- Proiektuarekin lotutako dokumentazioa kudeatuko duzu: aktak, txosten elektronikoak
- Beharrezkoa denean, online edo aurrez aurreko bilerak antolatuko dituzu bezeroekin, gure bezeroekin harremanik onena izateko.
- Beharrezkoa denean, bioteknologiako/farmaziako nazioarteko kongresu eta ekitaldietara joango zara gure Negozio Garapeneko taldearekin.
Interesatzen bazaizu, bidali zure CVa personas@vivebiotech.com
VIVEbiotech CDMO bat da (Contract Development and Manufacturing Organization) eta mundu osoko 20 konpainia bioteknologikok baino gehiagok haiengan jarritako konfiantza da haien abalik onena. Bektore biralak (lentibiralak) garatu eta fabrikatzen dituzte, eta Europako liderretako bat da, EMA eta FDA araudiekin bat etorriz lan eginez. VIVEbiotech-ek sortutako lentibirusek hainbat gaixotasun tratatzeko balio dute, besteak beste, minbizi hematologikoak eta solidoak, edo gaixotasun arraroak. Zure bila dabiltza beren taldeko kide izateko!