Enpresan I+G+b proiektuen kudeaketa eta koordinazioan lagunduko du.
Egin beharreko zereginak (arlo arduradunarekin lankidetzan):
- I+G taldeko gainerako kideekin lankidetzan aritzea esleitutako proiektuen gauzapenaren, saiakuntzen, prototipoen eta dagokion dokumentazio teknikoaren prestaketan.
- I+G+b proiektuen finantzaketa-aukerak identifikatzea eta eskuratzea, bai eskualdeko, estatuko zein Europako deialdietan.
- Proiektuak finantzaketa-programa ezberdinetara aurkeztea (eskaerak eta justifikazioak). Txosten tekniko eta ekonomikoen idazketa. Proiektuaren beharren araberako aurrekontuen prestaketa.
- Barne eta kanpo proiektuen aurrerapenaren kontrola eta jarraipena egitea.
- Enpresa ezberdinekin, zentro teknologikoekin, unibertsitateekin eta enpresako I+G departamentuarekin lankidetzan aritzea.
- Aurkezpenak prestatzea, emaitzak hitzaldietan eta jardunaldietan zabaltzea.
Baldintzak:
- Ingeniaritza biomedikoan, optikan edo antzekoetan prestakuntza.
- Oso positiboki baloratuko dira I+G+b proiektuen aholkularitzetan izandako ezagutzak eta esperientzia, bai proiektu nazionaletan zein Europakoetan.
- Ingeles maila aurreratua.
Gaitasunak:
- Taldean lan egiteko jarrera, komunikazio eta lidergo trebetasunak, autokudeaketa eta taldeak kudeatzeko gaitasuna.
- Emaitzetara bideratuta egotea.
Interesatuta egonez gero bidali zure CVa evalarra@ajlsa.com helbidera
AJL Ophthalmic
Begietako inplanteak, Begietako kirurgia, Oftalmologia, Albaitaritza Oftalmologia, Katarata, Glaukoma, Okuloplastia, Erretina, Keratokonoa.