Lanpostuaren deskribapena
Bexen Medical-ek negozioaren garapenean (medical device) lagundu dezakeen pertsona baten bila dabil, zuzendaritza komertzialak ezarritako estrategiak jarraituz, batez ere ikuspegi tekniko eta zientifiko batetik.
Postu honen zenbait zeregin eta erantzukizun hauek dira:
- Medical device negozioan jarduera komertziala erraztea, sare komertzialari eta bezero potentzialei laguntza teknikoa eskainiz.
- Produktu berriaren abantailak aurkezteko aurkezpen teknikoak eta ebaluazio klinikoak gidatzea.
- Epe luzerako harreman sendoak eraikitzea eta bermatzea ospitale-eremuko erabaki-hartzaile nagusiekin.
- Salmenta osteko laguntza teknikoa bermatzea, bezeroek eta sare komertzialak egindako eskaerei erantzunez.
- MDR-aren arabera merkatu osteko zaintza bermatzea.
Intereseko profila
- Unibertsitateko Gradua edo Lizentziatura: Erizaintza, Medikuntza, Ingeniaritza Biomedikoa eta/edo Biologian.
- Osasun sektorean hiru urte baino gehiagoko esperientzia; hobetsia arnasketa-unitatean, ZIUan edo ebakuntza-gelatan izandakoa.
Enpresaren deskribapena
Haien helburua egunero osasunaren alde lan egiten duten profesionalei laguntzea da. Etengabe hazten ari den taldea da, eta osasun sektorean identifikatutako erronka global berrietara egokitzen da.
Bexen-en Product Specialist bat bilatzen ari dira Bexen Medical dibisiorako, 45 urte baino gehiago daramatzaten produktu medikoak fabrikatzen eta nazio mailan zein nazioartean merkaturatzen.
Interesa baduzu, bidali zure CV-a luengo@bexenmedical.com helbidera.