-
Prim, osasun-sektorean liderra den konpainia espainiarra, 75 herrialdetako esportazio-sarea eta zerbitzu medikoetan espezializatua duena, osasunaren merkatuan iraultza eragiten du, bere katalogoan fisioterapia digitaleko zerbitzu bat sartuz
-
Zerbitzu hori TRAK startup donostiarrak garatu du, eta haren izen bereko plataformak aukera ematen die profesionalei ariketa terapeutikoko protokoloak preskribatu eta monitorizatzeko, pazientea denbora errealean zuzentzen duen adimen artifizialeko sistema baten bidez
-
Tresna hori Espainiako hainbat zentrotan testatu da, eta Europako hainbat proiektutan parte hartzen du, hala nola COVID-X programan
-
PRIMek dibertsifikazioaren eta modernizazioaren bila egindako azken mugimendua da, bizi-kalitatea hobetzeko konpromisoan
Pandemiak eta aurrerapen teknologikoek digitalizazioaren bidegurutzean kokatu dute osasunaren sektorea, eta pazienteen arretan eta baldintza fisikoen hobekuntzan, ongizatean eta bizi-kalitatean jauzi kualitatiboa ekarriko duten bitarteko berrien agerpenean, inoiz baino beharrezkoagoak. Ildo horretan, PRIMek, zerbitzu medikoen horniduran liderra den enpresak, Trak izeneko tele-errehabilitazioko tresna txertatu du bere produktuen katalogoan. Fisioterapia digitaleko aplikazio honek gailu mugikorraren, tabletaren edo ordenagailuen kamera erabiltzen du ariketak irauten duen bitartean eta denbora errealean ahots- eta testu-mezuen bidez zuzenketak eskaintzeko. Horretarako, adimen artifizialeko sistema bat du, 20 keypoint artikular irakurtzeko gai dena.
Tresnaren garapenean fisioterapeutek eta mediku espezialistek parte hartu zuten, eta haien testaketa Espainiako hainbat zentrotan egin zen, hala nola Torrejongo Unibertsitate Ospitalean (Madril), Vinapolóko Unibertsitate Ospitalean (Elche) eta Ribera Povisa Ospitalean (Vigo). Gainera, Europa mailako hainbat proiektutan murgilduta dago, hala nola COVID-X programan, zeinak irtenbide teknologikoak bilatzen baititu covid-19aren pandemiak agerian utzi zituen arazoak konpontzeko.
“Gure plataforma baliozkoa eta segurua da egungo fisioterapiaren metodo tradizionalen aurrean. Fisioterapeutei eta pazienteei errehabilitazio-zerbitzua unibertsalduko duen tresna erabilgarri eta kalitatezkoa eskaini nahi diegu.” Adierazte du Jon Vital,Trakeko CEO eta konpainiaren sortzaileetako bat da. “Ariketa fisikoa funtsezkoa da edozein errehabilitazio-prozesutan, baina pazienteak ez dira tratamendura atxikitzen. Orain, TRAKrekin, profesionalek pazienteen itsaspena areagotu dezakete modu eroso eta seguruan.”
Fisioterapiaren etorkizuna
Aliantza hau PRIM enpresak bere katalogoa dibertsifikatzeko eta modernizatzeko egiten dituen hainbat eragiketaren amaiera da. Erakundeak hazten jarraitzeko duen etengabeko grina erakusten duen aurrerapausoa da.
Prim enpresak urteko lehen hiruhilekoa bere helburuak betez itxi zuen, eta orain TRAK startupean jarri du konfiantza, bezeroei errehabilitazioaren etorkizuna eskaintzeko. Bi erakundeen arteko harremanak digitalizazioaren aldeko konpromiso irmoa dakar, Vitalek dioenez. “152 urte baino gehiagoko historia duen PRIM enpresaren ezagutza eta esperientzia komertzialarekin konfiantzazko harremana ezartzea aurrerapauso handia da TRAKrentzat. Elkarrekin hazten jarraitzea eta sektoreari eta pazienteei zerbitzurik onena eskaintzea espero dugu”.
Fernando Oliveros, CEO eta Prim-eko zuzendari nagusiak adierazi duenez, Trak fisioterapia digitaleko aplikazioa gehitzeak indartu egiten du Prim fisioterapiaren eta errehabilitazioaren sektorean Espainian lider gisa duen posizioa. Aliantza hori urrats garrantzitsua da osasun-sektoreko haien hazkunde-estrategian aurrera egiten jarraitzeko, bai estatuan, bai nazioartean.
TRAK
Trak Health Solutions 2020an sortutako konpainia bat da, osasunerako soluzio teknologikoak sortzen dituena. Haren produktua, TRAK, tele-errehabilitazioko softwarea da, ariketa terapeutikoko saioak agintzeko. Adimen artifizialeko algoritmo bat du, giza gorputzean 20 puntu artikular identifikatzeko gai dena, eta ordenagailu eramangarri edo Smartphone baten kamera baino ez du behar mugimendua aztertzeko eta pazientea denbora errealean zuzentzeko. Gainera, saioa grabatu egiten da, eta mugikortasunari, lerruneari eta indarrari buruzko datuak profesionalari bidaltzen zaizkio, pazientearen monitorizazio pertsonalizatua egiteko. Bere 3 bazkide sortzaileek jakin badakite sektorea modernizatu egin behar dela, eta plataforma bat jarri zuten abian, pazienteei osasuna eta fisioterapia eskuragarriago egiteko.
Informazio gehiago: https://trakphysio.com/es/